Hannover-en (Alemania) egingo da EMO 2017 ren hurrengo edizioa irailaren 18tik 29ra. Makina erremintaren nazioarteko erakusketa hau CECIMO-k (Europako Makina Erremintaren Industrien Elkartea) bi urtean behin egiten da eta Hannover eta Milan hirien artean txandakatuta egiten da.
Fokua ikusgai egongo den makina-erremintaren eskaintza zabalean egongo da eta metala lantzen duten sistemen erabiltzaile nagusiak erakartzeko gaitasuna izango du. Eta noski, Fagor Automationek leku nabarmena izango du bertan.
Fagor Automation mundu mailako erreferentzia da automatizazio produktuen diseinu, garapen eta fabrikazioan eta 135 m2 –ko standean aurkeztuko ditu CNC eta kaptazio sistemetan azken berrikuntzak.
Fagor Automationen standeko produktu izarretako bat izango da 19” eta 21” –ko pantailak dituen CNC modelo berria eta 15”-ko modeloaren birdiseinua oraindik eta konpaktuagoak eta potentzia handiagokoak izan daitezen. Bestalde, terminal berriak aurkeztuko dira, haririk gabeko bolantea ukipen pantailarekin adibidez.
Guzti horrez gain, Industria 4.0 –ren garapen berriak ere aurkeztuko dira. Hurruneko kontrol bat dute, motorrak bidez sentsorizatzeko eta CNC-en datuak hodeian irakurtzeko eta idazteko sistemak.
Industria 4.0-ko garapen horietako batzuk, zehatzako erakutsiko dira ponentzia honetan “Real time data collection and analysis for composite cutting in aerospace industry” Julio Zurbituren eskutik (CNC-ko Marketin manager-a). Ponentzia hau, Industry 4.0 Arena izango da, irailaren 21ean 11:00etan.
Kaptazio sistemei dagokionez, Fagor Automationek enkoder linealak, 2 serieko angeluarrak eta enkoder lineal irekiak aurkeztuko ditu. Nabarmentzekoak dira 2 serieko enkoder angeluar berriak, gaur egungo familien birdiseinuaren emaitza dira. Enkoderren gorputzari eragiten dioten aldaketa sakonak egin dira,eta aldaketa horiek kodetzaileen gorputzei eragiten diete, bai eta ezpain bikoitzeko diseinu berria duten ixte eraztunei ere. Emaitza da likido pilaketa minimizatzen dela drainaketa errazagoa delako, eta muntaketa perdoi zabalagoak ahalbidetzen dira sendotasun eta babes handiagoak lortuta, kontrako inguruneetan lan egiteko. Gainera, eskaintza zabaldu egiten da kodetzaile angeluarren modelo berriekin, eskaintzari beste familia bi gehituta: bat, kanpoko diametroa 200 mm-koa eta barrukoa 100 mm-koa dituena eta, bestea, kanpoko diametroa 87 mm-koa eta kanpoko akoplamendua brida erakoa dituena. Gama linealean nabarmentzen da buru harilkatuaren aukera, zeinarekin ez baita beharrezkoa azkoinak erabiltzea, aukeratutako muntaketa aukera edozein dela ere.
Kasu guztietan, bai modelo itxietarako bai irekietarako, konektibitate aukera zabala dago erabilgarri, erregulazio eta kontrol sistema ugarirekin –merkatuko osatuena–, interfaze analogiko eta digitalen bitartez.
Hori guztia eta gehiago ikusteko, bisitatu gaitzazu: EMO 2017 Hannover-en. Hall 25 – Stand E76