Adaki Fagor Automationeko web orria kudeatzeko arduraduna

Adaki publizitate agentzia da Fagor Automationeko web orria eta bloga diseinatzeko arduraduna. Adakik irabazi du Smile Festivaleko 2. edizioan “Website onenaren” saria. Jaialdi honek izaera europarra dauka eta publizitate estrategiarako erreminta gisa umorea erabiltzen duten nazio mailako zein nazioarteko kanpainak saritzen ditu.

Saritutako lana “verano azul” (www.adaki.com/veranoazul) pasa den urteko uztailean grabatu zuten agentziako langileek eta lanaren xedea beraien bezeroei oporren hasiera iragartzea izan zen.

Otsailaren 24an agentziak saria jaso zuen Madrilgo Zinemagintzako Arte eta Zientzia akademian. Sari banaketan nazio mailako publizitate agentzia nagusiak eta nazioarte mailako agentzia handiak izan ziren.