Fagor Automationeko delegazioak Korearako Manager berria izendatu du, Joseph Kim. Neurketen sektorean 20 urte baino gehiagoko esperientzia du eta Fagor Automationen izango duen egitekoa merkatu korearra hedatzea da, batez ere,
Fagor Automationek hezkuntza kooperatiboko saioak eman dizkie bere bazkideei
MONDRAGONen 2007ko kongresuan hartutako erabakiari jarraiki, Fagor Automationek, MONDRAGONeko egitura antolamenduan Industria arloko kideak, hainbat formazio saio eraman ditu aurrera bazkideen artean balio kooperatiboak indartzeko helburuarekin.
MONDRAGON, lehen talde enpresariala da Euskadin eta zazpigarrena Espainian.
Eric Galland, Frantziako filialeko Zuzendari Nagusiari elkarrizketa
Fagor Automationeko bezeroek hitzordu bat daukate INDUSTRIE PARIS 2012n. Frantzia mailan makina erreminta sektoreko hitzordu garrantzitsuenetakoa da. Espektatibak handiak dira, Fagor Automation etengabe ari da lanean bere produktu eta zerbitzuak berritzeko eta mundu osoko bezeroei soluzioak eskaini eta garapen aukerak emateko.
Eric Gallandi, Fagor Automation Frantziako Zuzendari Nagusiari elkarrizketa egin diogu eta merkatu frantsesaren egoerari buruz hitz egin digu.
Fagor Automationek, 2012 urteari mundu mailako kota %10 hazteko asmoarekin ekin dio
Fagor Automationek 2012 urteari mundu mailako kota handitzeko asmoarekin ekin dio eta %10 hazteko helburua finkatu du. Plan honetan paper nabarmena dute CNCen familia berriek eta beraien garapenek eta kodetzaile absolutuek. Dimentsio handiko kodetzaile absolutuetan Fagor Automationek lidertza dauka.
Fagor Automationek bere laugarren delegazioa zabaldu du Indian
Fagor Automationek bere lehen sukurtsal indiarra Bangaloren ireki zuen 2008an. Honen ondoren ireki dira Punekoa (2010eko uztailean), Nueva Delhikoa (2010ko urrian) eta Raykotekoa (2011ko abenduan). Fagor Automationek globalizazioaren aldeko apustu sendoa egin du, baina ikuspegi lokala beti kontutan izaten du bezeroak kokatuta dagoen lekuan bere beharrei egokitutako erantzuna bermatuta izan dezan.
INDUSTRIE 2012 – Paris. Eskatu zure sarrera doan
INDUSTRIE Paris azokak 2012ko martxoaren 26tik 30era bitartean irekiko ditu ateak Pariseko Nord Villepint “Parc des Expositionsen”, 1.200 erakustokirekin, 30.000 profesionalekin eta azokarako prestatutako 70.000 m²ko gainazal batekin.
Eskatu ezazu zure sarrera doan eta bisita ezazu Fagor Automationen standa INDUSTRIE 2012 azokan: 5N69 standa
AFM eta AMT batu egin dira elkarte sendoago bat lortzeko
Amaitu da AMT (Asociación Española de Fabricantes de Accesorios, Componentes y Herramientas) eta AFM (Asociación Española de Fabricantes de Máquinas‐herramienta) elkarteek duela ia bi urte integraziorako hasitako prozesua. Integrazio honen helburua elkarte bakar bat lortzea izan da. Elkarte sendoago bat, esanguratsuagoa eta Fabrikazio Teknologien Sektorean zerbitzua eskaintzeko ahalmen berrituago batzuk emango dituena.