Fagor Automationeko web orri berria 2011ko ekainean aurkeztu zenetik, web orriko hizkuntzak gehituz joan gara gure nazioarteko sareari zerbitzu oso bat emateko helburuarekin.
Fagor Automationeko Technical Meetinga
Irailaren 26-30 bitartean, Fagor Automationeko egoitza nagusian urteroko Technical Meetinga ospatu zen. Bileran nazioarteko sareko arduradun teknikoak ere egon ziren Txina, Taiwan, AEB, India, Italia, Frantzia, Alemania, Portugal, Brasiletik… etorrita. Topaketa honetan 16 arduradunek Fagor Automationeko mundu mailako delegazioak ordezkatu dituzte.
Fagor Automationen CNCak bezero guztien beharretara egokitzen dira
Gurutzpe enpresa liderra da gaitasun handiko CNC horizontaletan. 1957an M1 modelo konbentzionalarekin lanean hasi zenetik gaur egun arte, egun azken belaunaldiko CNC tornuak fabrikatzen ditu; Gurutzpek 5.000 makina baino gehiago saldu ditu bost kontinenteetan zehar. Mende erdi baino denbora gehiagoan Gurutzpek garai bakoitzeko egoera eta exijentzietara egokitzea lortu du eta horri esker mundu mailan CNC Tornu horizontalen fabrikatzaile ospetsuenetako da.
Fagor Automationek IMPELER proiektuan parte hartu du
IMPELER proiektuan parte hartzen ari diren enpresek beraien lehiarako kokapena indartu nahi dute balio erantsi altuko makina-erremintaren merkatuan: makina handiak, konbinatuak, doitasun handikoak, produktibitate handikoak eta erabilgarritasuna eta mantenua errazteko inteligentzia handiagoz hornituriko makinak.