R2M proiektua sortu da, SMARTPMk gidatuta AFM CLUSTERrekin lankidetzan, automatizazio teknologien eta robotika adimendunaren integrazio onena bilatze aldera.
MARTXOAK 8 Fagor Automation-en
Aurten Martxoak 8 berezia izan da guretzat. Batzordea eratu zenetik, lehenengo aldiz barne dinamika polit bat sortu dugu eta hori zuen guztion parte hartze zabalagatik izan da posible. Batzordeak eskerrak eman nahi dizkizue denon artean sortu zenuten giro onagatik eta piztu zen konplizitate horregatik.
Bartzordea-ren agurra
2017ko Ekainean eratu zen lehenengo aldiz Fagor Automationeko Berdintasun Batzordea (BerBa). Honek, kooperatiba osoa ordezkatzen du eta baita arlo honetarako funtsezkoak diren hainbat sail ere.
Boletin honen helburua besteak beste, berdintasunaren inguruan egiten ari garen lana zuekin konpartitzea da, eta horrekin batera kooperatiba barruan gaiaren inguruko hausnarketa sustatzea.