Harro gogoratzeko moduko EMOa

Astea amaitu da EMOn, Hannoverren; aste bizia izan da, baina aktiboa, konexio berriez beteta egon baita.

Fagor Automationetik eskerrak eman nahi ditugu gure bezero eta bezero potentzialengandik jasotako baldintzarik gabeko laguntzagatik. Etengabeko lan eta esfortzuko egunak izan dira, eta bezero berriekin harreman berriak ezartzeko eta lehendik genituen harremanak indartzeko balio izan dute.

Fagor Automationen gure bezeroekin elkarlanean aritzen jarraitzeko eta haientzat teknologia onena duten automatizazio soluzioak garatzen jarraitzeko konpromisoa dugu. #OpenToYourWorld gaude.

Fagor Automationeko komertzialek adierazi dute “nazioartean ospe handia duen makina-erremintaren azoka hau pandemiaren ondoren Europan egin den lehena izan dela, eta plazer handia izan dela bezeroekin berriz ere harremana izatea, Fagor Automationen produktu berriak eta garapen teknologikoak erakusteko eta azaltzeko”.

Ikusgai jarritako Fagor Automationen berrikuntzak

Fagor Automationek EMOn duen standa bisitatu dutenek enpresaren berrikuntzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

S3, SV3, G3, L3 eta H3 modeloak Fagor Automationek dituen enkoder lineal eta angeluar aurreratuenak dira, Serie3ko enkoderrak,  eta beste ezaugarri batzuen artean Functional Safety ziurtagiria dute. Halaber, enkoder angeluarren katalogoan sartu den UT Serie berria ezagutu ahal izan dute. Eraztun optikoen familia da serie hori, eta edozein aplikazio birakari neurtzeko enkoderrak gama osatzen du. Eraztun horiek biraketa abiadura handiak eta doitasuna ematen dizkiete mahai birakariei eta buruei, bereizmen hoberenekin. Hori guztia Fagor Automationek patentatutako 3STATECH teknologia esklusiboari esker.

CNC sistemei dagokienez, Fagor Automationek bere nobedade handia aurkeztu du EMOn: HMIelite, HTML5 teknologian oinarritutako CNCetarako plataforma anitzeko interfaze berria, erabiltzaileei abantaila ugari emateko. Pantaila formatu guztietara egokitu daiteke eta ukipen gailuak erabiltzeko erraztasuna ahalik eta gehien aprobetxatzeko diseinatuta dago. Gainera, urrutiko gailu eramangarriekin konektatzeko aukera ematen du eta pertsonalizatzeko aukera ugari eskaintzen ditu. Egungo merkatuaren eta etorkizunaren eskakizun zorrotzenetara egokitzen da. Bestalde, enpresak Quercus izeneko CNC sistema ere jarri du ikusgai. Sistemak kontrol algoritmo indartsuagoak ditu, 100 MBko komunikazio bus bat eta full sistema digitala.

Fagor Digital Suite soluzioari buruz gehiago ezagutzeko aukera ere izan dute bisitariek. Digitalizazioko soluzio bat da, eta Fagor Automationek merkaturatu du bezeroek gero eta gehiago eskatzen duten prozesuen digitalizazioari erantzuteko asmoz. Modulu bat baino gehiago ditu, protokolo anitzeko datuak eskuratzeko, adierazleak monitorizatzeko, produkzio plangintza egiteko, administratzeko eta telezerbitzua emateko, esaterako.

Gainera, Fagor Automationek gure bezero eta lankideentzako ekitaldi berezia egin du azokan. Harro gaude jasotako erantzunarekin. Eskerrik asko!

Behean dituzue azokan eman ditugun egunetan ateratako argazki batzuk, eta gainera, ekitaldia laburtzen duen bideo bat. Hurrengora arte!