INDAÇO, Fagor Automationen bezeroa da Fagor Brasil sortu zenetik. Sergio Paolinok, INDAÇO-ko zuzendariak, Fagorrekin garatu duten proiektua nolako izan den kontatu digu. Izan ere, fresatzeko makina baten birmoldaketak (retrofittingak) hasierako espektatibak soberan gainditu ditu.
4 ardatzetako fresatzailearen retrofitting-a
INDAÇO enpresa Fagor Automation –en bezeroa da 1994tik, Fagorrek Brasilen operazioak hasi zituen urtetik. Sektore metalurgikoan doitasun handiko enpresa bat da eta mozketa tresnak eta aipatu industriako segmentu ezberdinetarako berariazko proiektuak eskaintzen ditu.
Sergio Paolino jaunak, Fagor produktuekin egindako 20 retrofitting proiektu baino gehiagotan oroitzapen berezia duen batez hitz egin digu, izan ere, bereizgarri handiak lortu diren proiektuen artean arakatu ondoren, segituan gogoratu zuen 2010 erdialdera egindako lan hau.
Zer espero daiteke retrofitting batetik?
Makina-erremintako retrofitting baten oinarria da bezeroaren zein erronka eta eskakizun bete behar diren, proiektu guztia berari orientatuta egon dadin. Paolinok dio proiektuaren hasieran Fagorreko lan taldeari honakoa adierazi ziola: “Gure ekoizpena lote txikitakoa da eta fresatzaile konbentzional bat erabiltzen ari ginenez, makinaren konfigurazio (setup) denborak altuegiak ziren eta produktibitatea baxua”.
Proiektuaren helburuak ziren: makinaren konfigurazio denbora jaistea eta produktibitatea handitzea, hortaz, bezeroarekin batera definitu zen makina konbentzionala eraldatzea Fagor CNC batekin ekipatuz.
Roberto Gimenesen, Fagor Brasileko salmenten gerenteak dio: “Proiektu honetarako, CNC 8055 aukeratu zen, servo motorrekin eta eragintza digitalekin”.
Proiektua eta bere emaitzak
Gimenesek azaltzen du: “Gure CNC-a eta proiektuarentzat egokiak diren servo eragintzak eskaintzeaz gain, gure laguntza teknikoko lan taldeak bezeroarekin batera ekintza plan bat diseinatu zuen eta osagaien aplikazio perfektua bermatzeko laguntza guztia eman zuen”.
Sergio Paolino jaunak, proiektua arrakastatsua izan zela dio: “CNC-a fresatzeko makinan instalatzearekin mekanizatzea prestatzeko denbora %70 batean murriztu dugu”. Baina emaitza positiboak ez dira hor bukatzen. Makina prestatzeko denboran izandako murrizte ikusgarriaz gain, INDAÇO-ko zuzendariak honakoa dio: “CNC-aren instalazioarekin gure ingeniaritzako pieza bakoitzaren denbora eta aurrerapena programatzea posible izan zen, produktibitatean hobekuntza esanguratsu bat lortuz”.
Horregatik, Sergio Paolino jaunak, Fagor produktuak gomendatzen ditu beste bezero batzuentzat “enpresa kolaboratzaile bat delako, prezio leiakorrak dituena eta batez ere, arina delako laguntza teknikoa ematerako orduan”.
Brasilen daramagun 20 urtetan, Fagor Automationek esperientzia on ugari pilatu ditu eta horretarako, bere lanaren funtsa da, bere bezeroen negozioei balioa eransten dien proiektuak ematea eta kalitate espektatibak gainditzea.