Fagorrek bere produktuetan etengabeko hobekuntza egiten jarraitzen du, gure bezeroen produktuek kalitate hobea izan dezaten. Teknologia optikoan eta elektronikoan inplementatutako azken aurrerapenei esker, enkoder lineal absolutu digitalek 0,01 mikrometroko bereizmena lortu dute.
Fagor Automation IMTEX Machine Tool Exhibition 2015 azokan
Gozamena da Fagor Control Systems-entzat IMTEX edizio berri honetan egotea, izan ere makina erremintako azokarik handiena da Hegoaldean eta Asiako hego ekialdean ebakitze eta fabrikazio soluzioetan; gainera beti da garrantzitsua gure lanaren emaitzak aurkeztea gure etxean bertan.
TEVOk FAGORen esku utzi ditu bere helizeak
TEVO Finlandiako enpresa bat da, Teuvo Joensuu jaunak 1974an sortua. Altzairugintza, papergintza eta industria kimikorako makina eta ekipamenduen fabrikazioan espezializatuta dago.
Baikortasuna EMAF azokan
Fagor Automationek EMAF azokan parte hartu ondoren balorazio oso baikorra egin du. EMAF azoka azaroaren 19tik 22ra ospatu da Oporton. Antolakuntzaren hitzetan, edizio honetan, espositoreen eta bisitarien kopuruan errekorra lortu da.
CNC 8065-a CEI enpresak kaskoen mekanizaziorako duen ur zurrustaz mozteko 5 ardatzeko makinan
Pasa den urrian, Portugaleko Errepublikako presidente Aníbal Cavaco Silvak ur zurrustaren teknologia erabiltzen duten CNC makinen fabrikatzailea den CEI enpresa bisitatu zuen. Fabrikazio lerro estandarraz gain, CEI enpresak makina bereziak ere fabrikatzen