Urriaren 30etik azaroaren 4ra bitartean Makina-erremintaren Jimtof azoka egingo da Tokion. Fagor Automation bertan egongo da Captain Industries Inc. bere banatzaile ofizialaren bitartez. Captain Makina-erremintaren sektoreko osagaien enpresa hornitzaileak 40 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean, eta 2012az geroztik Fagor Automationen ordezkaria da eguzki atera berriaren herrialdean.
Jende asko BIMU-ko standean
Bukatu berri da Fiera Milanon (Rho – Milan, Italia) egin den BIMU / SFORTEC azokaren 29. edizioa (Makina-erremintaren, Robotikaren eta Automatizazioaren Bienala), eta Fagor Automationek oso ondo baloratu du ekitaldian izan duen partaidetza, azokan izan duen standa jende askok bisitatu du eta.
FAGOR @ SCIENCE & TECHNOLOGY
Fagor Automationek Donostian irailaren 29tik urriaren 3a bitartean iraun duen Symposium on Fusion Technology (SOFT) erakusketa industrialean hartu du parte. Ekitaldi hau erreferentzia da etorkizuneko energiarako produkzio planten diseinu, eraikuntza eta fusio eta teknologia eragiketen informazioa elkartrukatzeko.
IMTS 2014 azokaren txostena
Fabrikazio teknologiaren nazioarteko azokak – IMTS 2014 – harrera ona izan zuen. Aurrez izena emandakoak 98.000 baino gehiago izan ziren eta azokan zehar beste 16.000 pertsonak eman zuten izena. Irailaren 8tik 13ra bitartean MCCormick Placen, Chicagon, 6 egunetan zehar izena eman zutenak guztira 114.147 izan ziren eta 2.035 erakustegi egon ziren 119.187 metro koadroko erakustokian.
FAGOR AUTOMATION ReBorn proiektuaren partner ofiziala da
Europar Batasunaren 7. programa markoaren barnean, Fagor Automation ReBorn proiektuan partner ofizial bezala ari da parte hartzen. Europa guztiko 17 enpresek osatutako kontsortzio hau, lantokietako ekoizpen ekipoak berrerabiltzeko paradigma berri bati babesa emateko estrategia eta teknologietan lanean ari da.
Bisitatu gure showrooma eta nabigatu Fagorren munduan
Fagor Automationen zure eskura jartzen dugu zuretzat baliagarri izan daitekeen material fotografiko guztia. Showroomean nabigatzera gonbidatzen zaitugu, bertan aurkituko dituzu aplikazio guztietarako eskaintzen dizkizugun soluzio gutziak.
Fagor Automationek eta Feng Chia Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute
Asian, industriak eta eskolak automatizazioaren know-howa garatzen eta produkzioaren eraginkortasuna hobetzen saiatzen ari dira. Beraz, Feng Chia Unibertsitatea (Taiwan) bezalako eskolak, industria sektore ezberdinetako liderrekin lan egitea aztertzen ari dira. Fagor Automationek munduan zehar tailatzeko makinetan hainbat proiektu arrakastatsutan parte hartu du. Feng Chia Unibertsitatearentzat Fagor Automation lehen aukera
Fagor Automationek aipamen berezia jaso du Diseinu eta Berrikuntzako Sari Nazionalean
Fagor Automationek aipamen berezia jaso zuen bere CNC 8060 berriagatik, Makina-erreminten eta Fabrikazio Teknologien Diseinu eta Berrikuntzako Sari Nazionalaren hamaikagarren edizioan, zehazki osagarri, osagai eta erreminten modalitatean.
Sari hau AFMk antolatzen du (Avdanced Manufacturing Technologies), BECen eta Beaz Bizkaiko Berrikuntza Agentziaren babesarekin. Epaimahaia EIDE, IHOBE, SPRI, TECNUN, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Ergogroup eta Osalan erakundeek osatuta zegoen, eta horiek denek berrikuntza, diseinua, ergonomia eta segurtasun irizpideak izan dituzte kontuan sariak erabakitzerakoan.