Fagorrek enkoder gama berri bat merkaturatu du TTL irteera seinalearekin eta 50 nanometrotako bereizmenarekin. Enkoder linealen oferta berria G, S eta SV serietan eskuragarri dago.
Diversified Machine Systemsek (DMS) CNC digitalizazio ziklo finko sinplifikatu bat iragarri du Fagor 8055 kontrol sistema batekin
Diversified Machine Systems, 3 eta 5 ardatzeko mekanizatu zentroen diseinu eta fabrikazioan liderra da Estatu Batuetan. Colorado Springsen kokatuta dago, Coloradon eta CNC digitalizazio ziklo finko sinplifikatua harrotasunez aurkeztu du. CNC digitalizazio ziklo finko sinplifikatua Fagor Automation bazkide kolaboratzaileak garatu du – DMSren bezeroentzat balio erantsidun onura bat da.
‘JRP SIB58 – Angle metrology’ proiektuari hasiera emango zaio
Pasa den irailaren 17, 18 eta 19an ‘JRP SIB58 – Angle metrology’ europar proiektuari hasiera emateko bilera egin zen (kick off meeting). Bilera hau Tekniker zentro teknologikoaren azpiegituretan egin zen, Eibarren. Bilera Eskoriatzako lantegiko azpiegituren bisitarekin amaitu zen. Lantegi honetan ekoizten ditu Fagor Automationek bere enkoder linealak eta angeluarrak.
Zure ametsak abian jartzen ditugu
SIDE UP enpresak, egoitza Frantziaren hegoaldean du eta ikuskizunen eszenikoen arlorako ekipoak eta sistemak diseinatzen espezializatuta dago. Peter Panen ikuskizun berrienaren animazio ikusgarrienak egitearen arduraduna izan da. Music Hallen produkzio bat da, Music Hallek Los Miserables, Romeo eta Julieta, Drakula eta Amadeusen egokitzapenak egin ditu besteak beste.
Nola murriztu makina erraminten geldiadi denbora?
Fagor Aotek 7. programa markoaren 314548 zenbakidun “Fidagarritasuna potentzia kontsumoan, optimizazioan eta mantenuan oinarrituta” proiektu Europarrean ari da parte hartzen.
Herrialde ezberdinetako hainbat enpresa ari dira lanean makinen osagaiak motorizatzearekin erlazionatuta dagoen proiektu honetan.
Goratu: Espainiako artezteko makina luzeena Fagor CNCarekin
Goratu, Elgoibarren kokatuta dagoen makina erreminta fabrikatzailea da. Makina geroz eta pertsonalizatuagoak eta tamaina handiagokoak egiteko prozesuan, Espainiako artezteko makina lau luzeenaren retrofita amaitu du.
Retrofita zaharkituta edo denboran zehar kaltetuta geratu den makina bat berreskuratzean datza, berarengandik ahalik eta eraginkortasun gehien lortu ahal izateko. Retrofit bat ekonomikoki bideragarria izan dadin ezinbestekoa da makinaren atal gehienak berrerabiltzea.
Fagor Automationek Makina Erremintaren XIX. Kongresuan hartu du parte
Beste urte batez, Fagor Automationek “Makina Erreminta eta Fabrikazio Teknologien Kongresuan”hartu du parte. Kongresuaren 19. edizioa izan da eta Donostiako teknologia parkean ospatu da ekainaren 12 eta 14 artean.
Hitzordua bilgune aparta izan da, ikertzaile, enpresari, teknikari eta ikasleek ezagutza eta esperientzia partekatzeko metal-mekanika arloko fabrikazioaren azken teknologietan.
40i bisualizatzaile digitala prestazio aurreratuekin
Fagor Automationek 40i bisualizatzaile digitala serieko potentzia handiko prestazioekin eskaintzen du.
Enpresako bozeramale baten hitzetan “Bezeroak lehiakortasuna mantentzeko eraginkortasunean egiten diren aurrerapenak ez dira CNC merkatura bakarrik mugatzen, eskuzko makinaren kasuan ere behar berdina ikusten dugu. Gure bezeroek CNC makinengandik bakarrik ez dute gehiago espero, tailerreko gainerako fabrikazio makinentzako ere gehiago espero dute. Arrazoi horregatik,