Fagor Automation-en CNCek mekanizazio-abiadura optimizatzen duen kontrol sistema bat dute, makinaren produktibitatea handituz eta mekanikaren eta erabilitako erreminten osotasuna zainduz.
CNC FAGOR-en ONLINE IKASTAROA
Bizi dugun egoera bereziaren aurrean, eta CNC FAGOR-eko erabiltzaileei euskarri eraginkorra eskaintzen jarraitzeko helburuarekin, online prestakuntza-zerbitzu bat jarri dugu martxan, erabiltzaile orok CNC programazioari/operazioari buruzko ezagutzak zabaltzeko aukera izan dezan, fabrikazio-ekipoen produktibitatea optimizatze aldera.
Oharra COVID-19aren inguruan
COVID-19aren inguruan eman diren azken gertakarien aurrean, Fagor Automation S. Coop. osatzen dugun langile guztiok gure elkartasuna adierazi nahi diegu birusaren ondorioz gaixorik dauden pertsona guztiei; gure indar eta energia guztia bidaltzen dizuegu. Osasun zentroetan eta ospitaleetan etengabe lanean ari diren osasun eta segurtasun alorreko profesional guztiei ere aitorpen publikoa egin nahi diegu.
DEIA: “MONDRAGON korporazioko industria arloak bere salmenta marka hautsi du testuinguru zalantzagarri batean egon arren”
DEIA egunkariak gaur, martxoak 3, MONDRAGON Korporazioari buruzko albiste bat argitaratu du, eta bertan iragarri du MONDRAGON Corporación taldeko industria arloa osatzen duten kooperatibek, Fagor Automation barne, haien salmenta marka gainditu egin zutela aurreko ekitaldian, 6.000 milioi eurotako langa 20 milioi eurotan gaindituta.
Berdintasun Batzordearen agurra
2017ko Ekainean, 1.go aldiz eratu zen Fagor Automationeko Berdintasun Batzordea (BerBa). Batzordeak kooperatiba osoa ordezkatzen du eta baita ere arlo honetareko funtsezkoak diren hainbat sail. Lehenengo diagnosi azkar bat burutu ondoren, 2018-ezkeroztik, helburu eta ekintza konkretu batzuk markatuz, pausoz pauso lanean ari gara.
Fabrikazio Gehigarria ADDIT3D azokan, Bilbon
Fabrikazio gehigarria oso azkar zabaltzen ari da sektore sorta zabalean, teknologia honetan aurkitzen baitute beren fabrikazio premietarako erantzuna, bai eta onura garrantzitsuak ere, produktuen diseinuan eta eraikuntzan denbora gutxiago behar izatea, materiala aurreztea eta produktuak pertsonalizatu ahal izatea.