Fagor Automationek WEEVIL proiektuan parte hartu du. Proiektuaren helburua da: kotxe elektriko bat diseinatzea hiriko erabilera izango duena eta ultrarina eta guztiz segurua dena.
CNC 8065/8060 berriaren katalogoa eskuragarri dago: puntako teknologia esku-eskura
Fagor Automationek diseinatutako eta fabrikatutako produktuak garapen teknologiko etengabean jarraitzen dute geroz eta zorrotzagoak diren behar industrialetara egokitzeko.
CNC FAGOR modelo berriak EMO 2017n
CNC bat programatzea orain inoiz baino errazagoa da EMO-n aurkeztuko ditugun CNC modelo berriekin.
Ukipen anitzeko CNC berriak , 15″, 19″ eta 21″ –koak, trinkoagoak dira ahaltsuagoak dira aurreko modeloak baino.
EMOrako zure sarrera!
Deskargatu zure gonbidapena EMO –n bisitatu gaitzazun irailaren 18tik 23ra bitartean Hannover Messen: Hall 25 – Stand E76
Horretarako egin klik lotura honetan eta lortu zure sarrera pertsonalizatua: http://www.emo-hannover.de/promo?xet22
EMO 2017-ren hurrengo edizioan itxaroten zaituztegu
Hannover-en (Alemania) egingo da EMO 2017 ren hurrengo edizioa irailaren 18tik 29ra. Makina erremintaren nazioarteko erakusketa hau CECIMO-k (Europako Makina Erremintaren Industrien Elkartea) bi urtean behin egiten da eta Hannover eta Milan hirien artean txandakatuta egiten da.
IRTI eta FAGOR AUTOMATION – teknologian inbertitzea beto da arrakastadun erabakia
IRTI enpresak (Brescia, Italia) bere arrakasta makina aurreratuak ekoizteari zor dio, makina aurreratuak ekoizteagatik, lehiakortasuna altua den merkatu-nitxoetan lana egin dezake. Horretarako, gakoa izan da Fagorren zenbakizko kontrola, konplexutasun altuko piezen mekanizazioa sinplikatzen eta optimizatzen baitute.
Elkar lankidetza: Fagor Automationek eta Mondragon Unibertsitatea Mexikok lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute.
Lankidetza hitzarmen honi esker, Mondragon Unibertsitatea Mexikok eta Fagor Automationek, datorren ikasturtetik aurrera zenbakizko kontrolen alorrean berariazko formazio bat bultzatuko dute.
Fagor Automation EHU-ren XIV. Konferentzia teknikoetan
Pasa den apirilaren 25ean Fagor Automationek bi konferentzia eman zituen Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatutako XIV. Ziklo teknikoetan.
Lehena, imanezko motor sinkronoen eragintzari dedikatua, Andoni Larrañagak (Motor Elektrikoen I+G saileko ingeniaria) eta Asier Salsamendik (Produkzio ingeniaritzako teknikariak) eman zuten.
Fagor Automation laugarren industria iraultzaren bidean dago bere etorkizuneko makinekin eta Irontec, CodeSyntax eta IK4-Ikerlan bidelagun ditu
- Fagor Automationek berrikuntza teknologikoaren apustua indartu du bere makinen konektagarritasuna garatzea bultzatuz, faktore gakoa da hori 4.0 Industrian.
- Proiektuaren helburua da, kooperatibak ekoizten dituen makinak hornitzea kontrol –interfaze erraz, pertsonalizatu eta konektatu batekin, teknologia irekiei esker.
- Proiektuak, gutxienez bi urteko iraupena izango du eta Informazio eta komunikazio eta industria sektoreko enpresen arteko elkarlana balioan jartzen du.