adminfagor

IMTS eta AMB azoken balorazio positiboa

Fagor Automation– ek irailean ospatu diren bi azoka hauen balorazio baikorra egin du.

Alde batetik, Chicagoko IMTS bisitari kopuru handiarekin egin zen, 2012ko edizioan baino jende gehiago bertaratu zen.

Balorazioa oso positiboa egin daiteke, izan ere, FAGOR CNC eta kaptatzaile linealen presentzia handia izan zen, Estatu Batuetako makinetan zein inportatutakoetan.

CNC FAGOR ikastaroak 100% diruz lagunduta

Aprobetxatu HOBETUZek 100%-ean diruz lagundutako ikastaroak zure CNC FAGOR makinen gaitasun gorena lortu ahal izateko.

Ikastaro hauek Euskal Autonomia Erkidegoan aktiboan dauden langileei zuzenduta daude (langabezian dauden pertsonek plazen %40 hartu ahal izango dute).

IMTS eta AMB azoketan itxarongo zaituztegu

Irailean, Fagor Automation, bere azoken jardueraren barruan, 2 ekitaldi garrantzitsutan egongo da; alde batetik, Chicagon ospatuko den IMTS -en ikusgai egongo da (Estatu Batuak) urriaren 12tik 17ra eta, bestetik, Stuttgarteko (Alemania) AMB azokan 13tik 17ra bitartean.

Fagor Automationen aurkezpena, Marinha Grandeko (Portugal) Garapen Zentroan

Pasa den ekainean, 8065M CNC-aren prestazio berrien eta Fagor Automotioneko Industria 4.0ri buruzko aurkezpen bat izan zen Portugalgo Marinha Grande CDRSP Garapen Zentroan.

Aurkezpen honen helburua, moldista portugaldarrak, abiadura handiko makinazioaz (HSC) informatzea zen, batetik zinematika doikuntza eta talken kudeaketaz, eta bestetik Fagor Automotionen Industry 4.0 tailored solutions kontzeptuaz.

Fagor Automation ACMEE 2016 azokan

Ekainaren 16tik 20ra Ambatturreko elkarte industrialak, Chennai-en (Indian) antolatzen duen ACMEE 2016 biurteko Makina Erreminta, Fagor Automationeko berrikuntzak aurkezteko aukera bikaina izan zen.

Automobil industriako enpresa handi guztien fabrikazio gune bilakatu da Chennai; hala nola GM, Ford, Hyundai, Renault-Nissan etab.ena. Aldaketa prozesu etengabean murgildutako hiria da Chennai, bertako industri garapen handiak eraginda, dagoeneko askok, Indiako Detroit gisa izendatzeraino. Hain zuzen ere, hiriari dagokio herrialdeko automotriz sektorearen esportazioen %60a. Bere kostaldeko kokapena dela eta, oso leku estrategikoa da Asia hego-ekialdeko itsas-biderako.

BIEMH 29.edizioaren aurreikuspenak gaindituta

Antolatzaileen esanetan amaitu berri den Bilboko azokak bisitari kopuruaren aurreikuspen guztiak gainditu ditu, 40.000 pertsona izan direlarik bertan. Azken urteetako ediziorik onena izan da; %13 bisitari gehiagorekin, enpresentzako interes gune berriekin eta sektore parte-hartzaile guztien eskaeren itxierarekin.

Fagor Automationen aplikazioa erabilgarri Android mugikorretan

Fagor Automationek mugikorretarako aplikazio bat garatu du bere produktu eta zerbitzuei buruzko informazio guztia zure eskura izateko.

Euskadi mailan software libre eta open source-an aitzindari den Irontec enpresa izan da interfazearen diseinuaz arduratu dena. Aplikazioaren interfazea, nabigazio erraztasuna aintzat hartuta diseinatu eta framework Ionic-ekin garatu da, HTML5 garapenak denbora errekorrean egiteko egokiena.

Inpresio onak MECANICA 2106 azokan

Mecanica 2016 azoka, pasa den ekainaren 21ean amaitu zen, bisitariengan inpresio oso onak sortuz. Brasilek egun pairatzen duen urtebetez gaindiko krisialdi politiko eta ekonomikoa kasu, negozio buru askok ez dakite zer espero azoka nagusi honetaz, baina hala ere, balorazioa itzela izan da.

AOTEKek gidatutako FATIMA proiektua

ELKARTEK deialdiara aurkeztutako FATIMA proiektua onartu du Eusko Jaurlaritzak. AOTEK, Fagor Automationeko I+G arloak gidatzen duen proiektua, IDEKO eta ETIC zentro teknologikoen eta Mondragon unibertsitatearen kolaborazioarekin.

Adimen artifizial edo datu kopuru handien ikaskuntza gainbegiratuaren tekniketan oinarritzen da proiektua, gainera ez homogenoak, BIG DATA izenez ezagutzen diren tekniken barruan kokatzen direnak.