Berrikuntzan apustua, Ivrea Teknologia Zentro berriarekin

Fagor Automationek Ivrean (Italia) Zentro Teknologiko berri bat inauguratu du merkatu italiarrean bere presentzia sendotuz. Fagor Automationen jarduera Italian 90. hamarkadan hasi zen. Merkatu estrategikoa zen bere izaera berritzaileagatik eta bertan ekoiztutako makinen teknologia altuagatik.

Pierlugi Barbieri, Fagor Automation Italiako Zuzendari Gerenteak dio “fresaketaren merkatu italiarra indartzeko konpromisoa hartu dugu. Gure CNC fresatzaileen kalitatea ezagunagoa eta baloratuagoa izan daitekeelakoan. Fagorren CNC8065 M ahaltsuak, hain exigentea den merkatu italiarraren espektatibak gainditzeko beharrezkoak diren funtzioak eskaintzen ditu. Horrela, gure intentzioa berrikuntzan lanean jarraitzea da eta merkatuan dagokigun lekuan kokatzea ” aipatzen du Barbierik.

IVREA ZENTRO TEKNOLOGIKOA

Produktuan eginiko inbertsioez gain, Fagor Automationek Zentro Teknologiko hau jarri du martxan Ivrean, eta Milango egoitzari bultzada emango dio alde batetik, eta bestetik produktuaren garapen eta promozio jarduera, bezeroentzako aplikazio-programazio eta bezeroendako formazio bertan egongo dira. Fagor Italiak zentro berri honetan zenbakizko kontroletan esperientzia handia duten pertsonak ditu, oso ondo kualifikatuak eta azken erabiltzaile eta OEMek ezagutu eta baloratzen dituztenak. Beraien helburu nagusia azken erabiltzaileen eta makina erremintako fabrikatzaileen merkatua garatzea da. Horretaz gain, CNC8065entzako konfigurazio eta zerbitzu pertsonalizatu geigarriak garatzea. Hau dena, bezeroen eta Arrasateko egoitza nagusiko I+G sailarekiko harreman estuari esker.

 

Diego Peregok, CNC salmenta buruak Fagor Automation Italian, jarduera berri honek izango duen hazteko aukera interesgarria azpimarratzen du “bezero, fabrikatzailea eta retrofitting merkatuarekin harreman zuzenean egongo gara, orain arte ez dugu aukerarik izan gure produktuaren kalitate maila altua erakusteko. Teknologia Zentroa ireki eta hilabete gutxitara lehen emaitzak ikusten ari gara.”

 

Aldi berean, Alberto Fasana, egungo Fagor Automation Ivreako I+G arduraduna, urte luzez Software garapenaren arduraduna izan zen Ivreako Selca SpAn eta ondoren, CNC dibisioko buru izan zen Fidia SpAn, San Mauro Torinesen. Fasanak ondorengoa baieztatzen du “Zentro Teknologikoa Fagor Automationen eskaintza bi eratan hedatzeko helburuarekin sortu da. Alde batetik, bezeroen exijentziak bildu eta beteko dira garapen berriekin, egungo produktuaren software zein hardwarean. Bestetik, egungo Milaneko filialaren hedapena izango da lurraldea hobeto estaltzeko eta Fagor Automationen bulego eta baliabide ezberdinen artean sinergiak sortzeko”.

 

ProGTL3 berria

Azkenik, Fabrizio Bettiolek, egungo Fagor Automation Ivreako programazio buruak, Selca SpAn esperientzia handia du eta baita Heidenhain Italiana SrLko programazio buru bezala ere. “Fagorren CNC8065 lehen aldiz erabili nuenean fresaketarako prestazio interesgarri asko dituen produktua zela iruditu zitzaidan, erabilerraza eta programatzeko erraza. Baina, beti bezala badago hobetzeko tartea.” Ivrea zentroaren jardueren artean daude, egungo produktuaren hedapenak erabiltzaileen migrazioak arintzeko Fagor Automationekin lehen aldiz lana egiten dutenentzako. Prestazioak sortzea, CNCen errendimendua oraindik gehiago hobetzeko lengoaia geometrikoaren bidez, ProGTL3 berria hain zuzen, edozein profil geometriko konpontzeko gai da CAD kanpoko sistemak erabiltzeko beharrik gabe. Denbora errealean simulazio programazioaren integrazio eta interaktibitatea eta solido sorkuntza profil lau batek definituta eta sekzioko profil bat edo gehiago edo gainazal marratuak edo espazioan rototranslazioagatik lortutako solidoak eta gainazalen fresaketarako prestazio garrantzitsuak.