Lan baldintza txarretan emaitza oso zorrotzak lortzea dute erronka industriako piezen fabrikatzaileek. Makinak geldi dauden aldietan zein lanean dauden bitartean, lurrunak edo kondentsazioak pilatzen dira.
Fabrikazio gehigarria oso azkar zabaltzen ari da sektore sorta zabalean, teknologia honetan aurkitzen baitute beren fabrikazio premietarako erantzuna, bai eta onura garrantzitsuak ere, produktuen diseinuan eta eraikuntzan denbora gutxiago behar izatea, materiala aurreztea eta produktuak pertsonalizatu ahal izatea.
CIMT makina-erreminten sektorean erreferentea den azoka da, bai Txinan, bai munduaren gainerakoan. Aurten, azokako asistentzia oso handia izan da. Azokara joan den pertsona kopurua beste urte batzuetan baino handiagoa izan da.
TIMTOS azokan (Taipei) eta INDUSTRIE LYON azokan (Lyon) egon ondoren, Fagor Automationek munduan zabaltzen jarraitzen du, eta oraingoan Parman egongo da (Italia), MECSPE azokan bere nobedadeak aurkezteko.
Fagor Automation TIMTOS 2019 (Taipei International Machine Tool Show) azokaren 27. edizioan izango da, hau da, makina-erreminta alorreko handienetako eta garrantzitsuenetako azokan.
2019an, Indian egingo du bere lehenengo erakusketa Fagor Automationek. Indian Metal-Cutting Machine Tool Exhibition – IMTEX azokaren 18. edizioan izango da. 2019ko urtarrilaren 24tik 30era, Bangalore International Exhibition Centre erakusketa gunean azken aurrerapen teknologikoak ikusi ahal izango dituzte bisitariek, 1B Pabiloian, 106 standean.
Fagor Automationeko gehitze fabrikazioaren lantaldeak balorazio positiboa egin du FORMNEXT 2018 azokan izandako parte hartzeari buruz. Zehazki, Fabrikazio Gehigarriko eta 3D-ko Teknologien Espainiako Elkartearen (ADDIMAT) standean egon da, beste batzuekin.
Azaroaren 1etik 6ra Fagor Automation-ek Jimtof azokan parte hartuko du Japoniako hiriburuan, Tokio. Gure produktuak Captain Industries enpresaren eskutik izango dira ikusgai E2027 Stand-ean.
Urriaren 23tik 26ra, Fagor Automation EUROBLECH azokako 25. Edizioan izango da Hannover-en, Alemania.
BIMU azokaren hogei eta hamaikagarren edizioaren ospakizunean parte hartuko du Fagor Automation-ek. Azoka Milanen (Italia) ospatuko da Urriaren 9tik 13arte. Hurbildu zaitezte CNC eta kaptazio sistemen prozesu beritzaileak ikustera.
Datozen egunetan, Irailaren 10etik 15era, Fagor Automation Estatu Batuetan izango da, Chicagon ospatzen den IMTS erakustazokan.
Deskargatu zure gonbidapena EMO –n bisitatu gaitzazun irailaren 18tik 23ra bitartean Hannover Messen: Hall 25 – Stand E76
Horretarako egin klik lotura honetan eta lortu zure sarrera pertsonalizatua: http://www.emo-hannover.de/promo?xet22