Hannover-en (Alemania) egingo da EMO 2017 ren hurrengo edizioa irailaren 18tik 29ra. Makina erremintaren nazioarteko erakusketa hau CECIMO-k (Europako Makina Erremintaren Industrien Elkartea) bi urtean behin egiten da eta Hannover eta Milan hirien artean txandakatuta egiten da.
IMTS eta AMB azoken balorazio positiboa
Fagor Automation– ek irailean ospatu diren bi azoka hauen balorazio baikorra egin du.
Alde batetik, Chicagoko IMTS bisitari kopuru handiarekin egin zen, 2012ko edizioan baino jende gehiago bertaratu zen.
Balorazioa oso positiboa egin daiteke, izan ere, FAGOR CNC eta kaptatzaile linealen presentzia handia izan zen, Estatu Batuetako makinetan zein inportatutakoetan.
IMTS eta AMB azoketan itxarongo zaituztegu
Irailean, Fagor Automation, bere azoken jardueraren barruan, 2 ekitaldi garrantzitsutan egongo da; alde batetik, Chicagon ospatuko den IMTS -en ikusgai egongo da (Estatu Batuak) urriaren 12tik 17ra eta, bestetik, Stuttgarteko (Alemania) AMB azokan 13tik 17ra bitartean.
Fagor Automation ACMEE 2016 azokan
Ekainaren 16tik 20ra Ambatturreko elkarte industrialak, Chennai-en (Indian) antolatzen duen ACMEE 2016 biurteko Makina Erreminta, Fagor Automationeko berrikuntzak aurkezteko aukera bikaina izan zen.
Automobil industriako enpresa handi guztien fabrikazio gune bilakatu da Chennai; hala nola GM, Ford, Hyundai, Renault-Nissan etab.ena. Aldaketa prozesu etengabean murgildutako hiria da Chennai, bertako industri garapen handiak eraginda, dagoeneko askok, Indiako Detroit gisa izendatzeraino. Hain zuzen ere, hiriari dagokio herrialdeko automotriz sektorearen esportazioen %60a. Bere kostaldeko kokapena dela eta, oso leku estrategikoa da Asia hego-ekialdeko itsas-biderako.
BIEMH 29.edizioaren aurreikuspenak gaindituta
Antolatzaileen esanetan amaitu berri den Bilboko azokak bisitari kopuruaren aurreikuspen guztiak gainditu ditu, 40.000 pertsona izan direlarik bertan. Azken urteetako ediziorik onena izan da; %13 bisitari gehiagorekin, enpresentzako interes gune berriekin eta sektore parte-hartzaile guztien eskaeren itxierarekin.
Fagor Automation BIEMH-en 29. edizioan Industria 4.0-rekin
Maiatzaren amaiera aldera gauzatuko da Bilbon bi urtetik behin egiten den BIEMH makina erreminta azoka, maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren 4a arte luzatuko dena.
BIEMH aukera ezin hobea da fabrikazio aurreratuaren arloko gaiak ezagutzeko, nazio mailan erreferente eta Europako 3. garrantzitsuena izaki.
INDUSTRIE – CCMT – SIMTOS azoketan itxarongo zaituztegu
Apirileko azoka-jardueren barruan, Fagor Automation-ek 3 ekitaldi garrantzitsu izango ditu: INDUSTRIE (Paris, Frantzia 2016/04/04-08), CCMT (Shanghai, China 2016/04/11-15) y SIMTOS ( Seoul, Korea, 2016/04/13-17)
Ezinbesteko hitzorduak dira makina –erremintaren berrikuntzak ezagutu nahi dituztenentzako.
Fagor Automation EMO 2015 azokan
Milanen egingo da urriaren 5etik 10era EMO 2015 -en hurrengo edizioa, fieramilano azoka eremuan. Makina erremintaren nazioarteko erakusketa hau CECIMOk (Makina Erremintako Industrien Europako Elkarteak) sustatutakoa da eta bi urtez behin ospatzen da Hannover eta Milanen.
Produktibitatera eta erabilera errazera bideratutako azken berrikuntzak
Kontsulta itzazu Fagorrek bere produktuetan egin dituen azken aurrerapenak, erabiltzailearen lanak sinplifikatzeko, inoiz ikusi gabeko zehaztasunak eskaintzeko eta gure CNC eta enkoder linealekin makinen produktibitatea hobetzeko.