VOLZ Maschinenhandel GmbH & Co. KG Alemaniako makina – erreminta banatzaile handienetakoa da. 1972tik Witten-Annen / NRW-en kokatuta dago eta herrialdean zehar banatu dauden 30 teknikari espezializaturekin osaturiko talde profesionala dauka.
Fagor Automationekin duen erlazio estuari esker, SOMAB enpresak Industrie Lyon azokan, bere auto-ikaskuntzarako tornuen diseinu berriak CNC FAGOR 8065ekin ekipatuta aurketzuko ditu apirilaren 5etik 8ra bitartean.
SOMAB Moulinsen, Allierren, kokatutako enpresa frantsesa da. Bere azpiegiturak 8.000m² dauzka eta produkzio baliabide oso kualifikatuak erabiltzen ditu, batez ere, zenbakizko kontrolekin ekipatutako tornuen eta mekanizatu zentroen fabrikazioan.
Urtarrilaren 20tik 26ra Indiako Bangalore hirian 2 urtero ospatzen den IMTEX (Indiako makina erremintako feria) ospatu berri da. 89 makina fabrikatzaile eta 200 makina ikusgai egon ziren 15. edizio honetan.
Fagor Automation han izan da kontrol eta neurketa sistemetako azken aurrerapenak aurkezten. Produktu azpimarragarrienen artean, honakoak aurkeztu ditu Fagorrek: