Orokorra

Aurkezpena-demoa makinan

Egokitu zure 3 ardatzeko mekanizatu zentroa eta lortu ezazu zure ikasleak trebatzeko 5 ardatzeko teknologia duen makina bat.

Fagor Automation-ek eta IK4-TEKNIKERek kalibrazio nanometrikoko saiakuntza-banku berritzailea aurkeztu dute

  • Proiektua nazioartean izango da adierazgarria, muturreko zehaztasuna eskatzen baitu, eta, zehaztasun horri esker, bere produktuen jokaera ezagutu eta hobetu ahalko baititu euskal kooperatibak.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanari eta laguntza ekonomikoari esker egin ahal izan da ekimena (azken bi urteotan, I+Gko 120 proiekturi baino gehiagori lagundu die).
  • Ikerketa-erakundearen instalazioetara egindako bisita baten esparruan inauguratu da, hiru aldeak egon baitira aurrean.

CNC FAGOR modelo berriak EMO 2017n

CNC bat programatzea orain inoiz baino errazagoa da EMO-n aurkeztuko ditugun CNC modelo berriekin.

Ukipen anitzeko CNC berriak , 15″, 19″ eta 21″ –koak, trinkoagoak dira ahaltsuagoak dira aurreko modeloak baino.

EMO 2017-ren hurrengo edizioan itxaroten zaituztegu

Hannover-en (Alemania) egingo da EMO 2017 ren hurrengo edizioa irailaren 18tik 29ra. Makina erremintaren nazioarteko erakusketa hau CECIMO-k (Europako Makina Erremintaren Industrien Elkartea) bi urtean behin egiten da eta Hannover eta Milan hirien artean txandakatuta egiten da.