Makina-Erramintaren 28. Biurtekoa ospatuko da Bibao Exhibition Centeren ekainaren 2tik 7ra bitartean. Dudarik gabe, beste behin, sektorearentzat topaketarik garrantzitsuenetarikoa izando da fabrikazio prozesuetarako azken aurrerapen teknologikoak ezagutu ahal izateko. Azken edizioan, Biurtekoak 34.000 bisitaritik gora erakarri zituen eta aurtengoari begira, zenbakiek arrakastatsuagoa izango dela iragartzen dute.
Munduko eguzki teleskopio handienaren piezak fabrikatzeko Fagor Automationen zenbakizko kontrol sistemak erabili dira
Gometegui kalitatezko mekanizatuak egiten enpresa liderra da eta berriki, munduko eguzki teleskopio handienarentzat doitasun handiko piezak egiten parte hartu du. Teleskopio hau Mauin instalatuko da Hawaien, Haleakala behatokian, beraz agerian geratzen da enpresa honek duen maila teknologikoa.
CNC 8060-ri buruzko jardunaldietan parte hartzaileak gustura
Otsailean, Fagor Automation Taiwanek, Taichungen (Taiwan), CNC 8060 berria aurkeztu zuen. Jardunaldiak iraun zuen bitartean, produktu berria eta bere prestazioak partekatu zituzten bertan bildutako 40 enpresa fabrikatzaileen eta 60 parte-hartzaileen aurrean.
Blue competence: jasangarritasun ekimena fabrikazioan
Ingurugiroarekiko kontzientzia finantza gestio arrakastatsu batekin konbinatuta. WEILERen (tornu makinen fabrikatzaile alemana) munduan sartzen den pertsona, harrituta aterako da bertatik. 14.000 m2-ko azpiegitura bat da eta askorentzat etorkizuneko utopia izaten jarraitzen duen zerbait guk errealitate egin dugu: adimendun fabrika bat edo