Fagor Automationen harreman estua dugu mundu osoan dauden Zerbitzu Zentro baimenduekin, eta aldizan-aldian prestakuntza jardunaldiak antolatzen ditugu gure produktuen azken aurrerapenen berri izan dezaten eta 5 kontinenteetan dauden gure bezeroei zerbitzurik onena eskaini diezaieten.
Fagor Automationen Magazine berria: Open To Your World
2021eko azaroan kaleratutako Fagor Automationen magazinaren zazpigarren edizioaren ondoren, badator beste edizio bat, zortzigarrena, jada Fagor Automationen webgunean eskuragarri dagoena.
Fagor Automation industriako Adimen Artifizialari buruzko PERKS proiektu europarrean parte hartzen ari da
Fagor Automation, Europako beste zortzi bazkiderekin lankidetzan, PERKS proiektu europarrean parte hartzen ari da. Cefrielek (egoitza Italian duen Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa) koordinatutako proiektua da, eta 3,5 milioi euro inguruko aurrekontua du.
Fagor Automationek eta Danobatgroupek Wooptix start up-ean inbertitu dute erdieroaleen esparruan sakontzeko
Fagor Automation, makinen automatizazio eta kontrol-produktuen garapenean eta fabrikazioan erreferentea, eta Danobatgroup industria-taldea, makina-erremintaren diseinuan eta fabrikazioan, eta fabrikazio aurreratuan espezializatua, Mondragon Korporazioarekin aliantzan, Wooptix konpainiaren kapitalean sartu dira.