Fagor Automation eta Lazpiurren arteko elkarlanari esker, kodetzaile linealak kontakturik gabe instala daitezke, terminalak txertatzeko abiadura eta prezisio handiko
Elkarlan estua laser bidezko mozketaren errendimendua eta prestazioak handitzeko
Fagor Automation Unity Primarekin elkarlanean ari da aspalditik. Unity prima laser bidezko mozketak egiten dituen makina fabrikatzaile nagusienetakoa da Txinan. Bi enpresak makinen optimizazioa handitzeko ari dira elkarlanean. Kontribuzio honegatik enpresa gipuzkoarraren zenbakizko kontrolak laserraren merkatu txinatarrean erreferente nagusi bezala posizionatu dira.
Pedralik Fagor aukeratu du Soraluceren makina berrirako
Pedrali Meccanica Srl 1973an eratu zen enpresa da, Bergamo eta Albino probintziatan kokatuta dago. Urteetan zehar enpresa garatzen joan da eta torneaketa, fresaketa eta doitasunezko fresaketan espezializatu da, dimentsio handi eta ertaineko piezatan, laminazioan, forjan eta estanpazioan. Hainbat sektoretan jarduten du, petrolioa, nuklearra, sektore kimikoak eta energetikoak, bere produktuak mundu guztira esportatuz.
PSED: protokoloak ebaluatzeko gailua
Fagor Automationek testeorako fabrikatu eta diseinatutako erreminta bat da PSED-a. Honako helbuak ditu: Fagor Automationeko kodetzaile lineal eta angeluarren salmenta ondorengo zerbitzu eta instalakuntzan diagnosia egin, eta laguntza emateko.
Fagor Automation IMTS azokan
Fagor Automationek IMTS, International Manufacturing Technology Show azokan parte-hartuko du. Azoka Chicagon ospatuko da irailaren 10etik 15era bitartean. Industria honetan erosketa ahalmena duten 82.000 pertsona baino gehiagok bisitatuko dute azoka eta Fagor Automationek bere berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu bere 220m2ko standean.
RCS-S, interfaze analogikoa duen gailu berria
Fagor Automationek makina–erremintarako ekipamenduan merkatuko produktu gama zabalenetakoa eskaintzen du. Gaurtik aurrera gama honek, Remote Counter Station Sercos (RCS-S) interfaze analogiko berria du.
AMB eta BIMU azokak gero eta gertuago
Laster aurkeztuko ditu Fagor Automationek bere berrikuntzak AMB (Stuttgart, 18-22/09/2012) eta BIMU (Milan02-06/10/2012) azoketan. Bisitariek teknologia mailako berrikuntzak gertutik ikusi ahal izango dituzte Erregela Absolutu eta Inkrementalen gaman zein CNCn gaman.