Orokorra

Makina konplexuentzat irtenbide integrala: dimentsio handiak eta prestazio altuak

Bere 30 urtetako bizitzan, Fagor Automationek era guztietako makinei eman dio irtenbidea, eragiketetarako eta produziorako malgutasun gehien bilatzen duten makina sipleenetik hasi eta makina konplexuenetaraino, non eskakizun teknikoak eta produktiboak oso altuak diren.

2010.urtean burutzen ari diren azoketan, Fagor Automationek kontrol eta neurketa sistemetako azken aurrerapenak aurkezten ari da, erabilitako teknologian jauzi kualitatibo bat erakusten ari da prestazio altuko makinei irtenbide integrala emango diena.

Berorren errege gorentasun Asturiazko Printzearen bisita Fagor Automationeko stand-ean

Espainiako Makina Erremintaren Biurtekoaren 26. Edizioan Berorren Errege Gorentasun Asturiazko printzeak Fagor Automationeko standa bisitatu zuen.

2010eko BIEMH azokaren inaugurazio ekitaldiaren barruan, Felipe printzeari harrera egin zioten Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Patxi Lopezek eta Eusko Legebiltzarrreko Lehendakariak, Arantxa Quirogak, beste agintari batzuen artean.