Edozein makinatara molda daitekeen soluzio guztiz pertsonalizagarria; makina horien artean: artezteko makinak; zerrak; tolesteko makinak; granailatzeko makinak; leuntzeko makinak; zizelkagailuak; xaflak profilatzeko makinak; zura, marmola, harria eta beira lantzeko makinak; elikagaien, ikuskizunen, medikuntzaren eta abarren industriarako makinak…
32 ardatzeraino + buruak eta 4 exekuzio kanal gobernatzeko aukera ematen du, eskakizun handiko aplikazioetarako.
Erabateko malgutasuna
- Armairu soluzioak (modularrak) edo integratuak, errazago instalatzeko.
- Norberaren eta hirugarrenen eragingailuak eta motorrak konbinatzeko aukera.
Guztiz pertsonalizagarria den HMIa
- Fabrikatzailearen logoa eta berezko zikloak integratzeko aukera.
Sistema irekia
- Kanpoko softwarea instalatzeko aukera.
EtherCAT konektibitatea eta E/S analogikoak
- Hirugarrenen orotariko gailuak erraz integratzen dira, hala nola monitore interaktiboak, kamerak, etab.
Prestazio aurreratuak
- HSSA II (High Speed Surface Accuracy), abiadura handian akabera bikainak lortzeko.
- Bereizmen nanometrikoa.
- DXF fitxategiak programatzeko eta inportatzeko aukera ugari.
- PWM kontrola, RTCP, sinkronismoak eta espekak, etab.