Quercus
Powerful. Compact. Smart.
Den-dena batean. Kanpoan ezer uzten ez duen belaunaldi berri bat. Gure sistema berria berrikuntzaz beteta dator zu konbentzitzeko.
QUERCUSen bidez, Fagor Automationek bere ezagutza guztia jartzen du bezeroen eskura. Izan ere, horixe da bere ibilbidean zehar makina-erremintaren sektorean garatuz joan den aktiboa, harik eta QUERCUSen bidez CNC automatizazio sistema global OSOA eguneratu duen arte. Hona hemen QUERCUS sistemak eskaintzen dituen abantailak:
- Kontrol algoritmo hobeak eta hardware trinkoagoa dituen CNCa.
- Elikatze iturriaren eta erregulazioaren birdiseinua, potentzia eta kontrol zirkuitu berrituekin eta teknologikoki aurreratua dagoen elektronikarekin.
- Erregulazio bus berri bat sartu da, Sercos III, 100 MBd-ko Ethernet Industrial teknologiarekin.
- DC busaren konexioak sinplifikatu dira, muntaketa errazteko.
- Produktu guztietarako nomenklatura eta konektoreak estandarizatu dira.
- Autokonfigurazio, diagnosi eta abarreko funtzio berriak sartu dira, instalazioa arinagoa eta eraginkorragoa izan dadin.
QUERCUSek egungo merkatuaren eskakizun guztiak barne hartzen ditu, eta, gainera, etorkizunerako prest dago. Gure bezeroei hazten jarraitzen eta Fagorrek sartzen dituen garapen berri guztietara iristen lagunduko dien sistema da.
01. Teknologia
Guztiz birdiseinatua
Kontrol algoritmo indartsuagoak eta punta-puntako teknologia duten zirkuituak.
Trinkoagoa
Muntaketa erraz eta eraginkorra
Algoritmo indartsuagoak
Berrikuntza teknologikoa
CPU hobetua
Gure CNCak erabat berritu ditugu modelo guztietan ezaugarri hobetuak dituzten CPUak txertatuta (prozesatzeko abiadura handiagoa, memoriaren tamaina handiagoa, etab.), kontrol algoritmo are indartsuagoei eta sistema berritzaile eta malguko arkitektura bati euskarria emateko.
Plataforma trinko bat sortuz eguneratu dugu hardwarea.
Eragingailu eta elikatze iturri guztiak berriz diseinatu dira, horretarako teknologikoki aurreratuenak diren osagai elektronikoak erabiliz. Horri esker, espazioa nabarmen aurreratu dugu, bai potentzia zirkuitu berrietan bai kontrol elektronikan. Horri esker, potentzia handiagoak lor daitezke tamaina txikiagoko moduluetan; ondorioz, espazio txikiagoa okupatzen da makinaren armairu elektrikoan.
Halaber, muntaketari buruzko alderdi guztiak hartu ditugu kontuan, errazagoa eta eraginkorragoa izan dadin, eta, aldi berean, baita segurua ere: elikatze busak (BUS DC eta 24 V) eroso irekitzen den estalki batez babestuta daude. Gainera, BUS DC konexioa erraz instalatzen diren pletinekin egiten da. Pletinok osagarri gisa sartzen dira.
02. Ethernet
Sercos III erregulazio bus berria
Erraza dena bueltan da.
Kableatu erosoagoa, Ethernet Industrialean oinarritua, konexioa errazteko.
CNCaren eta erregulazio moduluen arteko komunikaziorako erregulazio bus berri bat estreinatu dugu. Ethernet Industrialean oinarritutako Sercos III busak abiadura biderkatzeko aukera ematen digu 100 MBd-eraino iritsi arte.
Komunikazioa azkarragoa denez, CNCak ardatz guztietatik eratorritako informazio gehiago jaso eta kudeatu dezake, informazioaren kudeaketa zentralizatuz. Ondorioz, sistemaren konfigurazioa automatikoagoa da, konektatutako moduluak (autodetekzioa) identifikatzen baititu, hala nola drive eta erregulagailuak, motorrak eta eragingailuak, atzipena.…
Informazioa zentralizatzeak aukera ematen du, era berean:
- Konektatutako moduluen bertsioak urrutitik eguneratzeko.
- Osziloskopiotik (CNCan integratua) diagnostikoak hobetzeko eta sistemako elementu guztien aldagai guztietara sartzeko, erregulagailuetatik atzitze elementu eta motorretara.
- Ardatz bat baino gehiagoren mende dauden funtzioak hobeto integratzeko (Tandema...).
Eta hori guztia kableatua nabarmen sinplifikatuta, zuntz optikoa Ethernet STP (Shielded Twisted Pair - Pare txirikordatu pantailatua) motako kableatu batekin ordezkatuz, zeinaren instalazioa errazagoa baita.
Ethernet
industrialaren konexioa
100MBd-ko
bus abiadura
03. Full Digital
Hizkera digitalean hitz egiten dugu…
...eta edozeinekin hitz egin dezakegu. Serieko enkoderretarako prest.
Atzitze sarrerak prest daude denbora errealeko serie komunikazio protokoloetarako: FeeDat (Fagor), SSI, etab. Horri esker, sistema erabat digitala da, kontsignatik hasi eta feedbackera, esku hartzen duten modulu guztiak protokolo digitalen bidez komunikatzen baitira, eta, ondorioz, kontrolaren kalitatea hobetzen da, zaratekiko immunitate handiagoa dago, etab.
Atzitze sarrera horiek homogeneizatu egiten dira kontrol busera konektatutako elementu guztietarako, bai CNCrako, bai erregulagailuetarako, eta, aukeran, birsortzeko elikatze iturri egonkortuetarako. Konektoreak hobetu eta murriztu egin dira, eta orain SUB-D HD motakoak dira, 15 pinekoak, erabilgarriagoak eta trinkoagoak.
Bateragarritasuna eta integrazioa
Erabat digitala
04. Txikiagoa
Bai CNCetan...
...halakoetarako ikaragarri trinkoa den plataforma bat sortu baitugu
%45 eta %60 inguruko murrizketekin (modeloen arabera), aurreko CNC plataformarekin alderatuta.
Bai eragintza moduluetan...
...modulu sinple eta bikoitzekin, armairuan lekua aurrezteko.
Hola, erregulazio kutxa bakar bat 2 ardatz mugitzeko gai da.
Murrizketa
CNC integratuetan
Murrizketa
CNC modularretan
- 7 eta 275 A bitarteko erregulazio erabilgarria, tamainaren arabera gehieneko korrontea handituta, eta 77 mm-ko modulu bakarreko ardatz bikoitzak edukitzearen berritasunarekin, 7+7/12+12/21+21/30+30 A-koak.
- 45 kW-rainoko potentziak soilik 77 mm-koak diren elikatze iturri ez-birsortzaileetan.
- Birsortzeko iturrien tamainaren murrizketa nabarmena, 30 eta 40 kW-koetatik soilik 155 mm-koetara pasatuz, eta 60 eta 80 kW-koetatik 233 mm-koetara.
- Modulu osagarri batzuen murrizketa, 0 kutxara pasatuz, soilik 39 mm-tik.
05. Mekanikoki bateragarria den Unitate Zentrala
...CNCen familia osoarentzat
Makinaren kontrol postua diseinatzerakoan malgutasun handiena eskaintzen du, eta 8060/8065/8070 familiako edozein CNC integraturako monitoreen eta panelen modelo asko daude aukeratzeko.
Unitate Zentrala CNCen familia osoarentzat MEKANIKOKI BATERAGARRIA denez gero, makinaren kontrol mahaia berdina izan daiteke makina mota desberdinentzat, CNCaren modeloa aldatu arren.
CPU integratua 8060/8065/8070 modeloetarako
Malgutasun handiagoa monitore integratua duten CNC konfigurazioetan
06. VESA mount
Instalazio sistema berria
VESA mount egokigailu bakunarekin CNC bat tamaina desberdineko monitoreei zuzenean akoplatu diezaiekegu.
Armairu modeloetarako eskuragarri:
Badugu muntaketa formatu berri bat, armairu modeloko CNC bat zuzenean Fagorren edo hirugarrenen monitore bati akoplatzeko aukera ematen duena. Makina fabrikatzaileentzako aukera berriak irekitzen dira kontrol mahaiaren diseinuari dagokionez. Instalatzeko modu berri bat da, armairuko muntaketaren alternatiba bat. Tamaina txikikoak, soilik 36.5 mm-ko lodierarekin, kontrol mahai estilizatu bat sortzeko aukera ematen du.
36,5mm-ko lodiera
07. Web teknikan oinarritutako HMIelite
Programazioaren erraztasuna eta beste plataforma batzuetarako eramangarritasuna
Web
teknologikoa
Windows
Linux
Linux
iOS
Responsive
Teknologia honi esker, web diseinu bakar batekin dena behar bezala ikus daiteke edozein gailutan.
Plataforma anitzeko HMIelite berria, HTML5 teknologiarekin eta estetika berrituarekin, modernoagoa eta sinplifikatuagoa. Softwareak, HTML5en oinarrituta, formatua eta estetika askoz ere errazago aldatzeko eta pertsonalizatzeko aukera ematen du. Pantailak birdiseinatu egin dira, intuitiboagoak eta lagungarriagoak izan daitezen.
Pantaila formatu guztietara egokitu daiteke, formatu handiko panoramiketatik hasi eta pantaila trinkoetara.
HTML5 izatearen emaitza: Multiplataforma
Urruneko gailu eramangarrietatik konektatzeko aukera ematen du. Urruneko konexioak arretarik gabeko makinak diagnostikatzeko edo monitorizatzeko sarbidea ematen du.
Web teknologian oinarritutako plataforma anitzeko HMIelitek, gainera, pertsonalizazio errazagoak ahalbidetzen ditu; hala, garapen bakar batekin, interfazeak Windows-en oinarritutako plataformetan (Android, ios, Linux, etab.) bistara daitezke.
08. Etorkizunerako prest
QUERCUS CNC automatizazio sistema bat da, hazteko eta egungo eta etorkizuneko merkatuaren eskakizun zorrotzenetara egokitzeko aukera emango dizuna.
QUERCUSek aukera emango die gure bezeroei etorkizunean Fagor Automationek laster eskuragarri jarriko dituen garapen berri guztien onuradun izateko.
Zein CNCelite interesatzen zaizu?
C ardatza hautazkoa duten tornu paraleloetarako diseinatua eta makinan bertan lan egiteko pentsatua, programazioari buruzko ezagutza aurreratuen beharrik gabe. Bankada inklinatuko tornuen eta ekoizpen tornu handien beharrak egokitzeko diseinatua, punta-puntako teknologia eskainiz. Ekoizpen handiko torneaketa zentroak, bankada inklinatuko tornu bertikalak, paraleloak, dorretxo bikoitzekoak (TT), etab. kontrolatzeko diseinatua.CNC 8065elite T
CNC 8060elite T
CNC 8058elite T
Abiadura eta doitasun handia eskatzen zaien makinei soluzioa emateko diseinatua: RTCP duten 5 ardatzeko mekanizazio zentroak, portikoko fresatzeko makinak eta mandrinatzeko makinak, punta-puntako teknologia eskainiz. Abiadura handiko mekanizazio zentroetarako eta doitasun moldeen fabrikaziorako diseinatua, punta-puntako teknologia eskainiz. Tamaina txiki eta ertaineko fresatzeko makinetarako eta mekanizazio zentroetarako diseinatua, mekanizazio lan klasikoetarako, programazioari buruzko ezagutza aurreraturik behar izan gabe.CNC 8065elite M
CNC 8060elite M
CNC 8058elite M
CNC 8070elite-L eta Quercus Drive sisteman oinarritutako soluzioa. Prestaziorik onenak eskaintzen ditu 3D laser, hodietarako laser eta blanking laser bidezko ebaketarako, abiadura handia, doitasuna eta 5 ardatz edo gehiagoko interpolazioa behar denean. CNC 8060elite-Ln oinarritutako soluzioa, EtherCAT eragintza sistemak kudeatzeko gai dena eta plasma, sugar, ur zurrusta eta oinarrizko laser bidezko ebaketa makinentzako errendimendu bikaina eta kostu ezin hobea eskaintzen dituena.CNC 8070elite L
CNC 8060elite L
Soluzio hau guztiz pertsonalizagarria da, eta makina-erreminta tradizionalaren ordezkoak diren orotariko sektoreetara bideratuta dago; horien artean: harria/zura, artezketa, tolestea, puntzonaketa, zerrak, tolesteko makinak, laserra… 32 ardatzeraino + buruak eta 4 exekuzio kanal gobernatzeko aukera ematen du, eskakizun handiko aplikazioetarako. Soluzio hau guztiz pertsonalizagarria da, eta makina-erreminta tradizionalaren ordezkoak diren orotariko sektoreetara bideratuta dago; horien artean: harriaren/zuraren ebaketa, artezketa, tolestea, puntzonaketa, zerrak, tolesteko makinak, laserra… 10 ardatzeraino + buruak eta exekuzio kanal 1 gobernatzeko aukera ematen du, aplikazio sinpleetarako.CNC 8070elite OL
CNC 8060elite GL