Fagor Automation 2012ko Metalloobrabotka eta Mecanica azoketan

Maiatzak 28 eta Ekainak 1 bitartean, BIEMH 2012 azokaren egun berdintzuetan, Fagor Automationek Errusiako Metalloobrabotka makina-erreminta azokan parte hartu du. Urtero ospatzen den azoka honek 34.000m2-tako eremua izan du eta 880 erakusketarien %63a barne merkatukoa izan da. Inportatzaileen artean besteak beste, Moriseiki, DMG,Danobat Taldea, Charmiles, Okuma, Chmer eta Sodick nabarmendu dira.

Edizio honetan, Fagor Automationek 21m²-ko stand bat izan du, AFMko enpresen ondoan kokatua, eta bisitari geihen jaso dituen pabilioiaren sarreran. Azokak iraundutako 5 egunetan zehar, bezeroen bisita ugari jaso ditu Fagorrek, Chevalier, PILOUS, Baltiyskaya, MSZ – Salut, Danobat, etab. Baita Fagor Automation-en leihakideak diren Siemens, Heidenhain, Fanuc eta Balt enpresetako bisitak jaso izan dira.

Fagor Automation-en presentzia, bere standaz aparte, beste 5 makinetan ere egon da azokan, zehar Fagor-eko kontrolekin: GOITI-ren punzonadora bat CNC 8070-arekin , Teaching motako bi torno CNC8055TC-arekin, Pinacho eta Chevalier empresek aurkeztutakoak eta bi makina konbentzional (torno eta fresatzailea) DRO-ekin ekipatuak.

MECANICA 2012

Bestaldetik Maiatzean Fagor Automation-ek, nazioarteko Mecánica azokan parte hartu du ere, Sao Paulon (Brasil). Maiatzak 22tik eta 26ra ospatu zen azoka honetan inportatzaile esanguratsuak egon dira, haien artean DEB ‘MAQ, Meggaton, Travis eta Ferramentas Gerais, fabrikatzaile lokalen artean Romi, Kone, Ferdimat eta Mello, eta inportatzaile eta fabrikatzaileen artean Charmilles, Soraluce, Danobat, Okuma, Mori Seiki.

Herrialdeak jasatzen duen krisia agerian badago ere, bisitarien presentzia azokan eta konkretuki Fagor Automation-eko standean arrakastatsua izan da, zenbait retrofit operazio burutu dira eta baita ere CNC eta enkorrekin. Horretaz gain, Ferdimat, Simco, Tratmetal, DebMaq, Meggaton, Travis, Mello eta Kone standetan Fagor Automationeko produktuak ikusi ahal izan ziren.