Maiatzaren amaiera aldera gauzatuko da Bilbon bi urtetik behin egiten den BIEMH makina erreminta azoka, maiatzaren 30ean hasi eta ekainaren 4a arte luzatuko dena.
BIEMH aukera ezin hobea da fabrikazio aurreratuaren arloko gaiak ezagutzeko, nazio mailan erreferente eta Europako 3. garrantzitsuena izaki.
Gainontzeko edizioetan bezala, Fagor Automation ere bertan izango da orain arte egindako aurrerapen eta berrikuntza guztiak; fabrikatzaile, banatzaile zein bezeroei erakutsi ahal izateko.
Berrikuntza hauen helburua, makinen erabilera azkartu eta hobetzea da, prestazio eta produktibitatea igoz, arazoei erantzuteko erreztasunak eskaintzea.
Gainera 29. edizio honetan, Fagor Automation lekuko den, Industria 4.0 delakoaren ereduak jarriko dira agerian. Bertan, Lantegi Adimentsuaren kontzeptua azalduko du, sistema adimentsu ezberdinek partekatzen duten informazioan datzana. Fagorreko zenbakizko kontrolek, ekoizpen prozesu, eta bertan barneratzen diren sentsore datuen, analisi eta biltegiratze masibo bat ahalbidetzen dute.
Guzti hau, eta askoz gehiagorentzat, Hall 6- A-29.standean aurkituko gaituzue.
Aukera ezin hobea da azken urteotan gure sektoreak izan dituen aurrerapenen ezagutzak elkarbanatzeko. Jadanik milaka lagunek baieztatu dute bertaratuko direla.
Bertan izango gaituzu!