Gaur, Otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna da, eta Fagor Automationek, beste urte batez, egun honek duen garrantzia nabarmendu nahi du.
Aurreko bi urteetan bezala, Arizmendi Ikastolako, 16-17 urte bitarteko 30 neska gonbidatu ditugu Fagor Automationeko Eskoriatzako egoitzara, Batxilergoan Zientzia eta Teknologia ibilbidea aukeratu duten gazteei emakumeak eremu zientifikoetan duen ordezkaritza erakustea eta esperientziak partekatzea d.
Hirugarren urtez jarraian ospatzen duen ekimena da, zeinetan, urtez urte, lortutako emaitza positiboa nabarmentzen den.
Ekimen honen helburua, Batxilergoan Zientzia eta Teknologia ibilbidea aukeratu duten gazteei emakumeak eremu zientifikoetan duen ordezkaritza erakustea da, oraindik ere hau bistaratzea zaila den une hauetan.
Ekimen honetan, Fagor Automationen zientzia arloan lan egiten duten bost emakumeen parte hartzea izan dugu. Mila esker Lorena Martinez, Maria Nafarrate, Ainara Elorza, Estibaliz Aranbarri eta Maider Rodrigori, beraien egunerokotasuna eta horra iristeko bidean izan dituzten zailtasunak gonbidatuei partekatzeagatik.
Fagor Automationen konpromisua
Aurrerapenak aurrerapen, emakumeak zientzian presentzia gehiago izan dezan, bidea oraindik eraikitzeko dago. Fagor Automationek egun aipagarri hau ospatzen jarraituko du, eremu zientifikoan eta teknologikoan hauen presentziak duen garrantzia sustatzeko, eta, aldi berean, haientzako lan-aukera berriak sortzeko.
Nola ez, mila esker Arizmendi Ikastolako ikasle, zein ikastetxeko arduradunei, horrelako ekimenen bitartez emakumea industriara hurbiltzen laguntzeagatik.