Fagor Automation, Europako beste zortzi bazkiderekin lankidetzan, PERKS proiektu europarrean parte hartzen ari da. Cefrielek (egoitza Italian duen Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa) koordinatutako proiektua da, eta 3,5 milioi euro inguruko aurrekontua du.
Proiektuaren helburu nagusia da ezagutzaren kudeaketa optimizatzea, adimen artifizialaren bidez 5.0. Industria gaitzeko, eta hiru urteko iraupena izango du. Industrian lan egiten dutenen behar zehatzei erantzuteko sortu da proiektua, eta AAn oinarritutako tresna digitalak ematen die pertsona horiei, beren jarduerak hobeto eta errazago egin ditzaten.
Fagor Automation, proiektuan funtsezko pieza
Helburua lortzeko, PERKS proiektuak beharrizan eta konplexutasun desberdinak dituzten hiru agertoki industriali helduko die, eta Fagor Automation izango da horietako batean gakoa. Fagor Automationek PERKS proiektu europarrari lagunduko dio, zenbakizko kontroleko (CNC) makinak konfiguratzeaz eta prest jartzeaz daukan ezagutzaren bitartez.
Cefrieletik adierazi duten bezala, “industriako langileak dira PERKS proiektuaren emaitzen lehen onuradunak, tresna digital berritzaileen laguntzarekin prozedurak efizientziaz eta eraginkortasunez bildu, berreskuratu eta gauzatu ahal izango dituzte-eta. Horrek estandarizazio operatibo handiagoa ekarriko du, zeinak kostuak, akatsak eta etenak murriztea ahalbidetuko duen. Zeharkako ondorio ekonomikoak nabarmenak izango dira, hala nola langileen produktibitatea eta gogobetetzea handitzea, komunitate profesionalean gaitasunak garatzea eta hobetzea, arriskuen ebaluazioa hobetzea eta industrian istripuak eta akatsak murriztea”.
Ikus PERKS proiektuaren komunikatu osoa.