Fagor Automation pozik dago IMTEX Asiako hego eta hego-ekialdean egiten denn ebaketako makina-erreminten eta fabrikazio soluzioen azokarik handienean izan duen parte hartzeagatik.
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean, enpresak automatizaziorako eskaintzen dituen soluziorik berrienak erakutsi ditu Bangaloren.
24 urte daramatzagu Indian ditugun bezeroekin estuki lanean, eta egindako bidea oso emankorra izan da, ordutik urtero bezero berri eta baliotsuak sartu izan zaizkigu eta. Herrialdean dauden aukera guztiak gertutik jarraitzen ari gara, eta Indian dugun filiala beti dago prest haiengandik oso gertu egoteko eta haien behar guztiak asetzeko gogor aritzeko.
Indiako merkatua Fagor Automationen azken berrikuntzez interesatuta dago
Bisitariek bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte Fagor Automationek bere bezeroei eskaintzen dizkien berrikuntza hauek:
- Quercus eta Optima CNC sistemak
- Gama handiko atzitze sistema angeluarrak
- Eraztun optiko absolutuen familia – katalogoan sartu diren azken produktuak
- Fagor Automationek patentatutako 3STATECH teknologia
- Fagor Digital Suite – Digitalizazio soluzioak
Fagor Automationek antolatutako ekitaldia
IMTEXeko erakustazokaz gain, Fagor Automationek ekitaldi pribatu bat antolatu zuen konpainiako bezero hurbilenentzat. Ekitaldia urtarrilaren 21ean egin zen, larunbatez. Fagor Automationek 125 bezero inguru hartu zituen ekitaldi horretan, eta Espainiak Bangaloren duen Ohorezko Kontsul Surbhi Sharma andrea izan zen ekitaldiko gonbidatu nagusia.
Itxaropenak gainditu dira
Aste ikaragarria izan da Fagor Automationentzat. Ohiko bezero askok, bertako zein atzerriko fabrikatzaileek, bisitatu dute azokan izan dugun standa. Plazerra izan da Fagor Indiako lantaldearentzat aurpegi berriak ezagutzea eta interesa agertu duten pertsona guztiei automatizazioko azken berrikuntzak erakutsi ahal izatea.
Fagorreko komertzial taldea aste osoan egon da azokan, eta oso positibotzat jo du IMTEXen edizio hau, non bisita ugari jaso dituzten eta Fagor Automationek Indiako merkatuaren interesa piztu duen.
Mila esker gure lanaz interesatuta agertu diren pertsona guztiei. Plazerra da zuekin denbora partekatu ahal izatea.
2025eko IMTEXen zuen zain egongo gara!