Martxoaren amaieran Fagor Automationek Pariseko Industrie azokan bere produktu linea guztia aurkeztu du, zenbakizko kontroletatik hasi eta neurketa sistemen gama arte. Nabarmentzekoak izan dira CNC8065 zenbakizko kontrola, 8055 eta 8070 zenbakizko kontrolen arteko konbinazio bat da eta baita egun merkatuan oso baloratuta dagoen atzitze sistema absolutua ere. Honetaz gain, SOMAB fabrikatzaile frantsesak CNC8065 batekin ekipatuta daukan tornu makina bat ere erakutsi du.
Gainera, SOMAB enpresak bere standean Fagor Automationen zenbakizko kontrolekin ekipatutako hainbat makina erakutsi du bisitari ugari erakarriz. Bisitari horiek, Fagor Automationeko produktuak gertutik ezagutzeko standera zuzenduak izan dira.
Aste guztian zehar negozio giro bat sumatu da azokan. Hainbat bisitarik proiektuak esku artean izan dituzte eta azokako stand-ean produktu onenak eta puntako makinak bilatzeko helburua izan dute. SOMABen kasuan, hainbat makina saldu zituen stand-ean, luzaroan horrelakorik lortu gabe zegoen. Ondorioz, enpresa frantsesarentzat eta Fagor Automationentzat aste oso eraginkorra eta arrakastatsua izan da.