Fagor Digital Suite

Decision making made simple

Zure makinak digitalizatzeko dugun soluzioa

FAGOR DIGITAL SUITE da Fagorrek digitalizaziorako duen soluzioa, zeinarekin makinak ekoizpeneko eta kudeaketako gainerako sistemekin konektatu ahal izango diren, beharrezkoak diren datuak hartu eta erabakiak hartzen lagunduko duen informazio baliodun bihurtzeko.

01. Ezaugarriak

Irtenbidea:
Estandarra edo bezeroaren beharren neurrira.

Multimarka:
Merkatuko CNC nagusiekin bateragarria.

Multiprotokoloa:
OPCUA, UMATI, MTConnet, MQTT, eta abar.

Interoperabilitatea:
Gainerako sistemekin konektagarria.

HMIak
estandarrak edo pertsonalizatuak.

Ezarpen azkarra, ekipamenduan eta prestazioetan eskalagarria eta ez oso intrusiboa.

Zibersegurtasuna: ISO/IEC 15408:2009, ISO/IEC 18045:2008 eta CommonCriteria

02. Erabiltzaileei zuzendua

Soluzioa beren makinen eskuragarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko adierazleak eduki nahi dituzten erabiltzaileentzako diseinatuta dago, eta, hori dela eta, makinaren, bulego teknikoaren, langileen, plangintzaren, produkzioaren eta abarren informazioa integratzen du.

  • Erabiltzailearentzako eskaintza estandarra osatzen duten moduluek informazio balioduna ematen dute denbora errealean eta historikoan, aldien arabera, bai eta hainbat alderdiren bilakaera eta konparazioa ere, hala nola hauena: erabilgarritasuna, efizientzia, kalitatea, OEE, datu elektrikoak eta energia kontsumoa, profilen araberako txostena, etab.

03. Fabrikatzaileari zuzendua

Beren aktiboak kudeatu nahi dituzten makinen fabrikatzaileentzako soluzioa, horretaz aparte aktiboen gaineko zerbitzu berriak eskaintzen utziko dietenak. Makinen fabrikatzaileari tresna sorta bat ematen zaio, zeinak produktu eta zerbitzu digital berriak sortzea ahalbidetuko dion:

  • Erabiltzaileentzako zerbitzu guztiak: Fabrikatzaileei makinaren datuekin lotura duten moduluak eta prestazioak eskuratu ahal izango dituzte.
  • Hodei birtual pertsonalizatua, besteak beste aktiboen, sarbideen eta erabiltzaileen kudeaketarekin.
  • Telezerbitzua eta mantentze lanak: Urrutitik sartzen eta diagnostiko egiten uzten du, eta abisuak eta alarmak kudeatzen ere bai, besteak beste.
  • Plataformak firmwarea, PLCak eta bestelakoak urrutitik eguneratzeko aukera gaitzen du.
  • APIak garatzea eta administratzea: Bere makinetan aplikazioak garatzea eta zabaltzea ahalbidetzen du, haien kudeaketa orokorra edo indibidualizatua egiteko aukerarekin, eta prestazio berrietarako, mantentze lanetarako eta beste xede batzuetarako erabiltzeko aukerarekin.
¿info?
Informazioa eskatu