GEKAk, CNC makineren sektorean liderra den eta 1919tik ibilbide sendoa duen enpresak, lankidetza ezarri du Fagor Automationekin bere ekoizpen prozesuen digitalizazioa bultzatzeko.
Aliantza estrategiko hau urrats garrantzitsua da GEKAn eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko, eta hori Fagor Digital Suitek digitalizaziorako eskaintzen duen irtenbide aurreratuaren inplementazioaren bidez egingo da.
Prozesuen digitalizazioa ezinbestez egin beharreko zerbait bihurtu da etengabeko eboluzioan dagoen enpresa ingurune batean lehiakor mantendu nahi duten enpresentzat. Behar hori aitortuta, GEKAk pauso ausarta eman du Fagor Automationekin, automatizazio industrialeko soluzioetan liderra den enpresarekin, elkartzean.
Fagor Digital Suite da GEKAk digitalizazio proiektu honetarako aukeratutako soluzioa, eta fabrikazio prozesuak optimizatzeko eta eraginkortasun operatiboa hobetzeko diseinatutako tresna eta ahalmen sorta zabala eskaintzen du. Funtsezko datuak ateratzen ditu eta denbora errealeko analisiak ere egiten ditu; horrenbestez, Fagor Digital Suitek fabrikazioan bikaintasuna bultzatzeko plataforma integral bat ematen dio GEKAri.
Elena Martinicorena GEKA makinen produkzio arduradunak aipatzen duen bezala, “Fagor Digital Suite soluzioa oso azkar ezarri da GEKAn, oso intrusismo gutxirekin eta makinak gelditu gabe”.
Fagor Automationek atseginez aritu da GEKArekin batera, haren digitalizaziorako bidaian. Fagor Automationek automatizazio industrialeko soluzioetan duen esperientzia eta horretarako duen teknologia aurreratua guztiz lerrokatuta daude GEKAren hazkundea eta berrikuntza laguntzeko.