Fagor Automationek eskerrak eman nahi dizkie 2024ko Makina-Erremintaren Bienalean (BIEMH) gure standera hurbildu diren bisitari guztiei. Zuen interesa eta laguntza funtsezkoak izan dira urteko ekitaldi garrantzitsu honetan izan dugun parte hartzearen arrakastarako.
Urte honetan Fagor Automationen standak berrikuntza asko izan ditu, hala nola HMIelite edo Serie3, baita gure bezeroen behar espezifikoei erantzuteko dugun zerbitzu zorro sendoa ere.
HMIelite, berrikuntzako proiektu onenagatik saritua
Harrotsunez iragartzen dugu HMIeliteFagor Automationek CNC makinetarako duen HMI sistemak Berrikuntzaren Sari Nazionala jaso duela, AFMren eskutik. Saria sektoreko berrikuntzarekin eta bikaintasunarekin dugun konpromisoaren erakusgarri bat da. Eskerrik asko AFMko taldeari sariagatik, eta noski, eskerrik asko Fagor Automationeko lantalde osoari, ekinaren ekinez ari delako gu bultzatzen hobeak izan gaitezen!
Asko izan zarete gure standa bisitatu duzuenok eta gure azken nobedadeak ezagutzeko gurekin elkartu zaretenok, bezeroak eta lagunak horien artean.
Jarraian dituzue argazki galeria bat eta bideo bat, Fagor Automationen ikuspegitik BIEHMen emandako astea laburtzen dutenak. Eskerrik asko berriro ere eman duzuen baldintzarik gabeko laguntzagatik!