Hobekuntza nabarmenak denboran belaunaldi berriko 60 metro arteko zumitzezko kodetzaile linealen
Fagor Automationeko know-howari, balio-katearen analisiari eta kanpoko kontribuzioen azterketa zehatzari esker, produktu bakar eta esklusibo bat lortu da eta horrek, are gehiago indartzen du Fagor Automationen lidergoa atzitze sistemen neurketa luze eta estra luzeetan (3 metrotik 60 metro bitartean).
Hobekuntza horiek, instalazioa errazten dute, instalazio denbora nabarmen jaisten dute %10 arte eta saldu ondorengo zerbitzuan %50 artekoa da denbora jaitsiera hori makina motaren eta kodetzailearen luzeraren arabera. Beraz, F eta L kodetzaile linealen belaunaldi berriak aurrezteko aukera paregabea eskaintzen dute.
Fagor Automationek 3 hobekuntza nabarmen aurkezten ditu bezeroekiko konpromisoa hobetzen dutenak eta azken produktuaren balio erantsia gehitzen dutenak: zumitzaren tentsio sistema berriak buru irakurlea kodetzailearen bi aldeetatik ateratzea ahalbidetzen du, erreferentzia puntuak eta muntaketarako erraztasunak erregela estra luzeetan jarraian zehaztuko ditugu.
Burua alde bietatik ateratzeari esker, instalakuntza eta mantentze denboraren murrizketa %50ekoa da.