Ikusi nola zuzentzen dituen Fagorren “Konpentsazio Bolumetriko Errazak” makinaren akats geometrikoek eragindako mekanizazioko ohiko gabeziak, erabateko efikazia produktiboa bermatuta.
Mekanizazio lan batean doitasunik ez izatearen arrazoi garrantzitsuenak makinaren akats geometrikoek eragindakoak dira. Akats horiek fabrikazioan eta muntaketan sor daitezke, baita ekoizpen makinaren higadurarengatik eta gehiegizko erabilerarengatik ere.
“Konpentsazio Bolumetriko Errazak” akats geometrikoak zuzentzen ditu, makinen doitasuna hobetuta. Konpentsatu beharreko bolumena puntu laino batek definitzen du eta horietako bakoitzean zuzendu beharreko akatsa neurtzen da.
Inbertsio hau errentagarria izan daiteke makina-erremintako ekoizpen linea handietan, baina lineak ertainak eta txikiak badira gastua gehiegizkoa izan daiteke. Horregatik, Fagor Automationek funtzionalitate berri hau garatu du, horrelako enpresen eskaria betetzeko, makina guztietarako prozesu eskuragarri bat sortuta.
“Easy Volumetric Compensation”-ekin (Konpentsazio Bolumetriko Erraza) nahiko da ardatzeko 25 puntu definitzearekin, eta, horrela, askoz ere azkarragoa da kalibrazioa egitea eta puntuak CNCan txertatzea. Nabarmen hobetzen du makinaren doitasuna, eta, era berean, azkarra eta txertatzeko erraza da. Garapen berritzailea da makina txiki eta ertainentarako eta, gainera, ohiko akatsak zuzentzen ditu, lasaierak esate baterako.
Azpian doan taulan “Easy Volumetric Compensation” funtzionalitateak estandarrarekiko dituen abantailen laburpena agertzen da.