Lantekek eta Fagor Automationek iragarri dute lankidetza teknologikorako akordio bat izenpetu dutela, Lantek Inside softwarea zuntz laserraren bidezko ebaketa makinetarako Fagorren CNCetan txertatzea ahalbidetzeko.
Urrats hori emanda, erabiltzaileek arintasuna, efizientzia eta produktibitate handiagoa eskuratuko dute, langileak mekanizazioen kudeaketa kontrol handiagoa edukiko baitu tailerretik bertatik.
Zuntz laserraren bidezko ebaketarako teknologia hazkunde eta hedapen bete-betean dago, bereziki Txinan, eta une honetan gertatu da, hain zuzen, aliantza hau. Beraz, negozio aukera berriak eta erakargarriak dakartza. Makina horiek hainbat abantaila ditu CO2 bidezko laser makinen aldea: mantentze lan merkeagoak, energi kontsumo txikiagoa, ebaketa abiadura azkarra eta doitasun handiagoa akaberetan.
Fagor Automationek esperientzia zabala dauka makina-erreminten munduan, hala frogatzen dute sektorean lanean emandako 35 urte pasatxok. Duela urte batzuk esfortzuak laserraren merkatuan zentratzen hasi zen, eta merkatu horretan garatu du laser teknologia erabiltzen duten makinetarako soluzio oso bat. Horri esker, sektorean posizio pribilegiatua izatera heldu da, zehazki potentzia ertain eta altuko makinen sektorean (2 eta 12 kw arteko potentziako makinak). Laser bidezko ebaketarako Fagor Automationek bere CNCen gama osoan kaleratu dituen azken garapen espezifikoei batzen zaie integrazio hau, eta horrekin ezin hobeto lortu du bere helburua, hau da, prestaziorik handienak eta erabiltzen oso errazak eskaintzea.
“Lantekekiko lankidetza teknologikoari esker Fagor Automationek jauzi teknologikoa eman dezake bere laser CNCetan, laser bidezko ebaketa makinen erabiltzaileen lana erraztuta”, azaldu du Iñaki Antoñanzasek, Fagor Automationen Laser Teknologiaren arduradunak.
Lantekeko Makina-erreminten Fabrikatzaileen Kanaleko zuzendari Francisco Perezek, berriz, hau esan du: “Akordio honen bitartez, Lantekek beste urrats bat gehiago eman du enpresa global gisa, metalaren industriako aktore nagusien lehiakortasuna hobetzen duten soluzioak sortzen”.
Lantek Inside Lanteken katalogoko soluzio bat da duela denbora batetik, baina konpainiaren I+G+Bko lantaldeak optimizatu egin du hobetutako funtzio berria txertatzeko. Funtzio horien artean, azpimarratzekoak dira mekanizazioen edizioa, mekanizazio berrien sorrera, edo piezak lantegian bertan gehitzeko edo kentzeko aukera, langileari hura kontrolatzeko aukera handiagoa emanda. Horrek moldakortasun handiagoa ahalbidetzen du materialaren erabilera eta gauzatze denborak maximizatzeko orduan, eta erantzun denbora murriztea, aldaketak makinatik bertatik egin baitaitezke, eta ez bulegotik.
Era berean, behar ez den dokumentazioaren sorrera murrizten du, eta mekanizazioen informazioa softwarean bertan dagoenez, ez da beharrezkoa kajetinak inprimatzea. Horrez gain, langileek egin beharreko lanen informazioa dute lanak sortu bezain laster; izan ere, bulegoko softwarea eta tailerrekoa zuzenean lotuta daude. Horrela, ekoizpenean egon ohi diren premiei erantzuteko modua optimizatzen da, esaterako kaltetutako edo galdutako piezak berregitea, edo aurretik sortutako zatiren bat berrerabiltzea tarteko prozedurarik egin gabe, esaterako xafla lerrokatu eta neurtu beharrik gabe.
Bere soluzioekin erabiltzaileari esperientziarik hoberena eskaintzea eta zuntz laser bidezko makinen fabrikatzaileek egun duten eta etorkizunean edukiko dituzten premiei erantzutea dira Lanteken lehentasunetako bat. “Zentzu horretan, akordio honekin ebaketa makinen fabrikatzaileek eta azken erabiltzaileek makina-software integrazio handiago baten onurak edukiko dituzte, bai eta gizakia-makina interfaze irisgarriagoa eta funtzionalagoa ere”, esan du Lantekeko zuzendari Francisco Perezek.