Berrogei urte baino gehiago dira Fagor Automation hasi zenetik, eta ordutik beti izan du espiritu berritzailea, eta beti apustu sendoa egin du ikerketa eta garapen teknologikoaren, bezeroan zentratutako soluzioen eta abangoardiako produktu sorta bat eskaintzearen alde.
Hasieran fresaketarako eta torneaketarako landu zituen modeloetatik abiatuta, konpainiak neurriko soluzioak ere sortu ditu hainbat sektoretarako, hala nola erdieroaleen fabrikaziorako, aeronautikarako, informatikarako, medikuntzarako, ikerketa azpiegitura handietarako, metrologiarako eta fabrikazio gehigarrirako, besteak beste.
Makina-erremintaren sektorean munduko liderra den heinean, Fagor Automationek bere balioak berresten ditu gaur egun: teknologia, sendotasuna, egokitzapena eta hurbiltasuna.
Teknologia eta egokitzapena
Fagor Automationek teknologiarekin duen konpromisoa bere produktuetatik harago doa. Berrikuntzarekin eta kalitatearekin konprometituta, Fagor Automationen ikerketa eta teknologia zentroa, Aotek, bikaintasunari eta etengabeko aurrerapenari eskaintzen dionaren funtsa da.
Fagor Automationeko enkoder lineal eta angeluarrek aplikazio guztiei erantzuteko aukera zabala eskaintzen dute, eta bere produktuak pertsonalizatzeko aukera ere eskaintzen dute, behar espezifikoak asetzeko. Enpresak CNC sistema irekiago bat sartu du duela gutxi, enpresaren zein hirugarrenen kanpoko gailuekin konektatu ahal izateko.
Fagor Digital Suite, digitalizazio soluzio multimarka berria, Fagor Automationek merkatuaren behar berrietara egokitzeko duen konpromisoaren beste erakusgarri bat da.
Sendotasuna
Fagor Automationek sendotasun handia ematen die bere produktuei, baita mekanizazio baldintza zorrotzenetan ere.
Serie3 familia sendoa eta iraunkorrak, 3Statech teknologia patentatua duenak, eta CNC soluzioek, HMIelite plataforma anitzeko interfaze berritzailea dutenek, mekanizazio maila altuenak lortzea ahalbidetzen diete fabrikatzaileei.
Beti gure bezeroen beharretatik gertu
Fagor Automationen presentzia globala ez da makinen kontua bakarrik; harreman kontua da. Horregatik, Fagor Automationek garrantzi handia ematen dio mundu osoko bezeroekin harremanak lantzeari.
50 herrialde baino gehiagotan 30 bulego eta salmenta sare bat edukita, Fagor Automation bere bezeroengandik gertu dago. Bezeroak, bere mundua edozein izanda ere eta dagoen lekuan dagoela ere, badaki Fagor Automationen laguntza izan dezakeela. Zure mundura irekita.