Lau urte ikertzen aritu eta gero, bukatutzat ematen da IK4-Tekniker zentro teknologikoak gidatutako, eta besteak beste Fagor Automation-en partaidetza izan duen, Power-OM izeneko proiektua. Partzuergo hau osatzen duten enpresak; Goratu (Euskal Herria), Artis (Alemania), Predict (Frantzia), Monition Limited (Erresuma Batua) eta Luleako Unibertsitate Teknikoa (Suedia) dira.
EBk, VII. Marco Programaren bitartez, 3,8 miloi euroko aurrekontuaz diruz laguntzen duen proiektu honek, mantenu sistema adimentsu bat garatu du, zeinak kontsumo elektrikoaren korrontea erabiltzea proposatzen du, mantenu teknika prediktiboak txertatu eta honekin produktibitatea hobetzeko ondorengo alderdietan: mantenu estrategiak optimizatu, energi kontsumoa era eraginkor batean kudeatu eta geldialdietarako denbora gutxitzea ekipamendu eta elementu kritikoen fidagarritasuna hobetuz.
Aitor Alzaga, IK4-Teknikerreko ikertzaile eta Powe-OM proiektuko zientzia zuzendariak, estrategia berritzaile honek makinen osasuna aztertzen duela dio.
Makina kritikoenen osagarrien diagnostikorako bereziki diseinatutako aztertze zikloen bitartez, makinaren baldintzen txosten bat sortuz. Prozesaketa eta gero, test-aren emaitzak ematen ditu; makinaren “hatz digitala” gainontzekoekin alderatuz, osagarri kritikoenen azterketa ahalbidetzen du, batez ere, makinaren gidari lineal eta buruarena.
Proiektuan zehar, cloud izeneko plataforma ere garatu dute. Honek, lortutako informazioa jasotzeaz gain, beste makinekin azterketa konparatiboak egitea ahalbidetzen du.
Mantenurako sistema adimentsu hau industrian ezartzeak; makinen osagarrietan sor daitezkeen akatsen %75a gutxitzea , energi kontsumoa %5ean jaistea eta makinaren buru eta gia linealen fidagarritasuna %25ean handitzea aurreikusten du.