Pribatasun politika

Datuen babesari buruz aplikagarria den araudiak eta uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, ezartzen dutenaren arabera, FAGOR AUTOMATION S. COOP.ek (aurrerantzean “FAGOR”) bere Pribatutasun Politikaren berri ematen die erabiltzaileei, beren kabuz eta askatasunez erabaki dezaten eskaintzen zaizkien zerbitzuetako batzuetan harpidetza egitean edo alta ematean adierazi beharko dituzten datu pertsonalak eman nahi dituzten ala ez.

KONFIDENTZIALTASUNA DATU PERTSONALEN TRATAMENDU AUTOMATIZATUAN
Web gunearen bitartez jasotako datu pertsonalak sekretupean eta konfidentzialtasunez tratatuko dira.

FAGORen web orriaren bitartez ez da datu pertsonalik jasotzen zuk jakin gabe, ez eta hirugarrenei utzi ere.

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
FAGOR AUTOMATION, S.COOP. –Arrasate-Mondragonen (20500-Gipuzkoa) San Andres auzoa, 19an helbideratutako sozietatea, eta F20071114 IFZ zenbakiduna– da tratamenduaren arduraduna.

Gurekin harremanetan jartzeko, deitu 943 039 800 telefono zenbakira edo idatzi info@fagorautomation.es posta elektronikoko helbidera.

DATU PERTSONALEN BILKETAREN ETA TRATAMENDU AUTOMATIZATUAREN XEDEA
FAGORek hitz ematen du ez dituela tratamenduaren xede diren datu pertsonalak datuen bilketaren helburuekin bateragarri ez diren helburuetarako erabiliko.

  • Harremanak
    Harremanen atalean dagoen formularioa bete eta posta elektroniko bidez ematen zaizkigun datu pertsonalak ez dira inolako fitxategi edo datu baseetan erregistratzen; eskaerari erantzuteko baino ez dira jasotzen.
  • Produktuak
    Enpresaren produktuen gaineko ataletan dauden formularioak bete eta posta elektroniko bidez ematen zaizkigun datu pertsonalak ez dira inolako fitxategi edo datu baseetan erregistratzen; eskaerari erantzuteko baino ez dira jasotzen.
  • Zerbitzuak
    Zerbitzuen gaineko atalean dauden formularioak bete eta posta elektroniko bidez ematen zaizkigun datu pertsonalak fitxategi edo datu baseetan erregistratzen dira, Fagorrek bere web gunearen bitartez eskaintzen dituen zerbitzuak kudeatu, administratu, eman, handitu eta hobetzeko jasotzen dira.
  • Deskargak
    Deskargen atalean Erabiltzaile gisa erregistratzean emandako datuak fitxategi edo datu baseetan erregistratzen dira, Fagorrek bere web gunearen bitartez eskaintzen dituen zerbitzuak kudeatu, administratu, eman, handitu eta hobetzeko jasotzen dira.
  • Newsletterra / Buletina
    Newsletterrean edo Buletinean harpidetza egiteko emandako datuak fitxategi edo datu baseetan erregistratzen dira, Fagorrek eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei buruzko albisteak, informazio komertziala edo publizitatea bitarte elektronikoen bitartez bidaltzeko jasotzen dira.
  • CV bidaltzea
    Curriculum Vitaea bidaltzean ematen diren datuak eta Curriculum Vitaeren dokumentua bera fitxategi edo datu baseetan erregistratzen dira, langileen aukeraketarako.

TRATAMENDUAREN ESKAERA
Datu pertsonalak zure baimenarekin tratatuko dira, eta horretan oinarritzen da hemen egindako tratamendua.

HARTZAILEAK
FAGORek ez ditu zure datu pertsonalak hirugarrenen esku utziko, arduradunari ez ezik.

Era berean, ez da nazioartean datu transferentziarik egingo hirugarrenei, Europar Batasunetik kanpo.

Fagorri zerbitzuak emateko datu hirugarren batzuek datu pertsonalak eskura edukiko balituzkete, hirugarren horiek zerbitzuak emateko kontratuak izenpetuta edukiko dituzte eta datuen babesaren alorreko araudia beteko dutela ziurtatuko dute.

TRATATZEN DIREN DATUEN KATEGORIAK ETA TIPOLOGIA
Identifikazio datu hauek izango dira bilduko ditugun datu pertsonalak:

  • Izen-abizenak
  • Helbidea
  • Curriculum Vitae
  • Posta elektronikoa eta harremanetarako telefono zenbakia.

Bildutako datuak beharrezkoak dira aurreko atalean adierazitako helburuetarako.

DATU PERTSONALAK GORDETZEKO DENBORA
Zure datuak eskainitako zerbitzua egoki emateko eta zerbitzu ematetik sortu daitezkeen erantzukizunei eta legeak ezarritako beste edozein eskakizunari erantzuteko beharrezkoa den ahalik eta denbora gutxienean gordeko dira.

CVren bidalketaren kasuan, datuak hautaketa prozesuak irauten duten bitartean gordeko dira eta, beti, 2 urteko epean. Esandako denbora tartearen kaltetan gabe, interesdunak urtero jakinarazpen jasoko du bere datuak eguneratzeko eskatuz. Datuak eguneratzen ez baditu, FAGORek datu horiek kenduko ditu, 2 urteko epea igaro ondoren.

Zure datuak buletina edo newsletterra jasotzeko erabiltzen badira, jakinarazpen horiek jasotzeari utzi nahi diozula adierazi arte gordeko dira zure datuak.

ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK BEREN DATU PERTSONALEI DAGOKIENEZ
Erabiltzaileak datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatzeko dituzten eskubideez baliatu daitezke. Era berean, baimena kentzeko eskubidea dute une oro. Aurretik esandako eskubideez baliatzeko, idatzi bat bidali beharko dute, beren izena eta abizena adierazita, eta idatziari NANaren edo antzeko beste dokumentu baten kopia bat itsatsita. Idatzia hona bidali beharko dute:

Fagor Automation S. Coop.
San Andres auzoa, 19. 144 posta kutxatila
20500 Arrasate-Mondragon
Gipuzkoa

FAGOR araudia hausten ari dela joko balitz, eskubidea duzu agintaritza eskumendunari erreklamazio bat aurkezteko.

SEGURTASUNA DATUEN TRATAMENDUAN, PROZESU INFORMATIKOAN ETA ZAINTZAN
FAGORek behar diren neurri teknikoak eta antolamenduzkoak hartu ditu emandako datu pertsonalak galdu, gaizki erabili, baimen gabe eskuratu eta lapurtzea ekiditeko, kontuan harturik teknologiaren egoera, aplikazio kostuak, izaera, irismena, testuingurua eta tratamenduaren amaiera, bai eta zure eskubide eta askatasunek eduki ditzaketen arriskuen probabilitate eta larritasun aldakorrak ere. Hori alde batera utzita, Erabiltzailea kontziente izan behar da interneten segurtasun neurriak ez direla hautsiezinak.

Dena dela, FAGORek aplikatutako segurtasun neurriak hau bermatzen eta hartzen dute beren baitan:

  • tratamendu sistema eta zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, erabilgarritasuna eta erresilientzia iraunkorrak bermatzeko gaitasuna.
  • Datu pertsonalen erabilgarritasuna eta sarbidea azkar leheneratzeko gaitasuna, gertakari fisiko edo teknikoren bat gertatuz gero.
  • Neurri teknikoen eta antolamenduzkoen eraginkortasuna aldian-aldian egiaztatu, ebaluatu eta baloratzeko prozesu bat, tratamenduaren segurtasuna bermatzeko.

ZERBITZUAN BAJA EMATEA BULETINA EDO NEWSLETTERRAREN BIDALKETARi DAGOKIONEZ
Erabiltzaileak edozein unetan ezeztatu dezake jakinarazpen komertzialak jasotzeko eman duen baimena; horretarako, FAGORi jakinarazi beharko dio jakinarazpen horiek jasotzeari utzi nahi diola. Baimena ezeztatzeko, Erabiltzaileak bi bide ditu: batetik, mezu elektroniko bat komunikazioa@fagorautomation.es helbidera bidatzea, mezuaren gaian “BAJA” adierazita, eta, bestetik, jakinarazpen komertzial bakoitzean agertzen den estekan klik egitea.

ESTEKAK
Hemen azaltzen den Pribatutasun Politika FAGORen web orriari ezartzekoa da eta ez da bermatzen webgune honekiko esteken bidez sartzen bada, ez eta webgune honetako esteketatik beste webgune batzuetara sartzen bada ere.