Fagor Automationek, aurtengo merkatu kota irabazteko jomuga, produktuen familiak berritzea izango da, zeinakin 2011n, CNC 8055 Power eta CNC 8065ekin bultzada handia jaso zuen. Oraingo honetan, Fagorrek motorren gama hedatzen jarraituko du (130kW arteko potentzia lortzen duena) abiadura eta akaberen kalitatea hobetzeko. Honetaz gain, kodetzaile angeluarren sorkuntzan sakonduko da, komunikazio protokoloen zabalkuntzarekin batera.
Hain zuzen ere, produktu berriei esker errazagoa izan da mundu mailako makinen fabrikatzaileekin maila industrialean elkarlanean aritzea. CNCen kasuan, foso-tornuetarako sistemak entregatu dira trenbideetako errodaturen mantenurako soluzio berritzaileak fabrikatzen dituen Dano Rail enpresarako. Baita SOMAB fabrikatzaile frantsesaren produktu berriatarako eta Estatu Batuetako MAG enpresarako (lehengo Thissen USA) mekanizazio zentroetarako. Fagor Automationenko bezero hauek pozik gelditu dira, makinek prestazio klasikoez aparte, beraien Gestio Zinematikoekin Konpentsazio Bolumetrikoaren eta Kontrol Egokitzailearen moduko elementuak ere eskaintzen dituztelako. Izan ere, Fagorreko arduradunek azpimarratu dutenez, bere algoritmo aurreratuei esker buruaren aitzinamendua homogeneoagoa da eta, ondorioz, tresnen bizitza luzeagoa.
Konpainiak mundu mailan duen posizioa sendotu du atzitze absolutuetan, tamaina handiko tornuak fabrikatzen dituen ekoizle korear batekin kontratua sinatu ondoren. Fagorrek enpresa korear hau, orain arteko azpiegitura handiena den tornuarekin hornituko du. Ekipoak 35 metroko luzera duten bi erregela izango ditu tornuetan instalatuta. Gainera, Fagorrek tamaina handiko beste sistema batzuk ere, fabrikatuko ditu Sistemas Nucleares (ENSA) enpresa kantabriarrarentzat. Enpresa mundu mailan liderra da ekipo nuklearren osagaietan. Enpresatik kodetzaile lineal absolutu hauek denbora hilak ezabatzen dituztela nabarmentzen dute eta pieza handien mekanizatu lanak berrabiaraztea inolako arazorik gabe egiten dute. Honi esker eta enpresak era honetako azpiegituratan duten lidergoari esker, bezero berriak lortu dituzte Alemania edo Japonia bezalako merkatu exijenteetan.