SOCO Machineryk makina modelo berri bat diseinatu du Fagor Automation Taiwanekin elkarlan estuan

1979an eratu zen enpresa eta mundu mailako makina-erreminta ekoizleen artean ezaguna da bereziki hobien tolestaketa eta mozketan zein barra solidoetan.

SOCO Machineryk laser bidezko mozketak egiteko makina berritzaile bat garatu du CNC 8070 sistemarekin ekipatuta eta bereziki hobi zirkular, karratu edo errektangeluarrak mozteko diseinatua dago.

Makinak 3 ardatz lineal ditu eta baita gantry ardatz birakari bat ere, guztiak Fagorreko erregulatzaile digitalekin ekipatuta. CNC8070aren malgutasun eta potentziak ahalbidetu du laser kontrola erabiltzea, mozketa profilen arteko espazioaren arteko interpolazioa eta makinarentzat interfaze berezi bat sortzea.

SOCOk proiektu honetarako software berezi bat garatu du hobien profiletik eta ebaki beharreko profiletik abiatuta, softwareak programa bat garatzen du CNC8070ean zuzenean exekutatzen dena.

Produktuak eskaintzen dituen abantailekin eta Fagor Automationek eskainitako hurbileko zerbitzuarekin, espero dugu bi enpresen arteko elkarlan estu honek luze iraungo duela.