Neurri handiko piezak egitea sarritan oso konplexua eta garestia izaten da, eta teknologia altua eta doitasun eta fidagarritasun handiko makinak behar izaten dira bezeroen beharrak asetzeko.
Horixe da Pedrali Meccanica tailerrean instalatutako soluzioa, beraien azken makina, (Soraluce Fresatzeko makina) Fagor Automation –en CNC 8065 zenbakizko kontrolarekin ekipatuta dago.
Enpresa arrakastatsu bat: Pedrali Meccanica
Pedrali Meccanica, ingeniaritza mekanikoan espezializatutako enpresa da, neurri handiko piezak (60 tona artekoak) torneatzen eta fresatzen ditu, beti abangoardian egon da bere bulego tekniko sendoagatik eta produkziorako makinak berritzen etengabe berritu dituelako.
Prozesu mekanikoetan maila kualifikatu altua duen 39 pertsonako lan taldearekin, ezagutza handia du makinak aukeratzerakoan, bere bezeroen exijentziekin bat eginez. Enpresa liderra da pieza handien mekanizatuan, eta egungo egoera ekonomikoagatik ere, datozen bi urteetan 45 pertsonako plantilara iristea aurreikusten dute.
Pedralin instalatutako Soraluce modeloa, FP 8000-W fresatzeko makina bat da. Makinaren egitura altzairu perlitiko urtuz egina dago, maila altuan artekatuta eta dimentsionatuta.
Makina bere dimentsioagatik nabarmentzen da X ardatzean 8.000 mm-ko ibilbidean, 3.200 mm Y ardatz bertikalean eta 1.000 mm Z ardatzean. RAM –ak 150 mm-ko diametro ateragarria du 8000 mm-ko ibilbidearekin, 53 Kw-eko potentzia duen buru bat du.
Makinak bi mahai rototraslante ditu 2.500 mm x 2.500mm –koa bakoitza, ibilbide lineala 2.000 mm-koa da, 30 Tm arteko piezak eusten ditu. Gainera, buruen aldaketa automatikoa dauka eta buruak gordetzeko biltegia.
Zenbakizko kontrolaren aukeraketa
Makina konplexu bat da, aukera ematen du fresaketa torneatze lanak konbinatzeko, buruen aldaketa automatikoa du, RTCP, ardatz paraleloen (Z+W+U) kudeaketa eta 3D grafikoen errepresentazioa, aipatutako prestazioak kudeatzeko potentzia handiko CNC bat behar da. Arrazoi horregatik, Pedrali Meccanicak Fagor Automation aukeratu du eta honek, gama altuko segmentuan CNC 8065 kontrola proposatzen du. Produktu honi esker produktibitatea handitu daiteke bi elementu gakori esker: programazio denbora murriztua, operatibo errazagatik eta akabera bikain bat mekanizatu denbora murriztu batean, abiadura handiko errendimenduari esker.
Bezeroaren konfiantza
Bezeroen konfiantza irabazi eta mantentzea izan da beti Fagor Automationen filosofia: hori lortzeko teknologia altuko produktuak eta kalitate altuko zerbitzuak garatzen ari gara. Kasu honetan, oso gustura gaude prestazio altuko CNC bat eskaini dugulako, azken belaunaldiko makina batean kalitatea hobetzen lagundu dugulako eta Pedrali Meccanica bezalako bezero garrantzitsu eta izen oneko baten produkzio beharrak ase ditugulako.