CNC makinak optimizatzeko interfazerik berritzaileena: Fagor Automationen HMIelite

Fagor Automationek teknologia berritzaileenaren alde egiten jarraitzen du, merkatuko automatizazio soluziorik onenak eskaintzeko.

Aurten, konpainiak CNC makinetarako bilakaera bat aurkeztu du: HMIelite, erabiltzailearentzako interfaze berri bat. Eraberritutako multiplataforma bat da, HTML5 teknologiaren gainean eraikitakoa.

HMIelite pantailaren tamaina guztietara egokitzen da eta denei erantzuten die. Ukimenezko gailuen erabilerraztasunari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko diseinatu da. Funtzio berri horren abantaila nagusietako bat da urruneko gailuak eta eramangarriak konektatzea ahalbidetzen duela, eta, horri esker, arretarik gabeko makinak modu seguruan eta errazean gainbegiratu daitezke datuak jasotzeko eta aztertzeko, eta baita arazoak konpontzeko ere.

Plataforma mota guztietara egokitzeko modukoa

Webgunean oinarritutako teknologiari esker, HMIelitek edozein plataformatara egokitzeko aukera ematen du, eta horrek esan nahi du gailu bakarrarekin era guztietako plataformetan bistara daitezkeela pantailak, hala nola Windows, Android, IOS, Linux eta bestelakoetan. Erabiltzaile interfazea HTML5 teknologiaren gainean eraikita egon arren, CNCk ez du Interneterako konektibitaterik eskatzen funtzionatzeko.

Gainera, funtzio adimendun berriak ditu; esaterako, geometriako editore berria, erabiltzaileari aukera ematen diona sekzio zuzen eta zirkularrez osatutako edozein profil azkar eta erraz editatzeko.

Erabiltzailea ardatz duen interfazea: erabiltzailearentzako esperientzia erraza eta malgua

Fagor Automationek jauzi bat eman du CNC makinetan erabiltzaileari esperientzia onena emateko. HMIelite interfaze paregabea da, erabiltzailea ardatz duena. HMIeliteko erabiltzaileek beren CNCarekin lan egingo dute, modu intuitiboan, atseginean eta elkarrizketa bidez. Zikloetan erabat txertatzen den laguntza interaktiboa ere jasotzen du.

Online laguntza eta prestakuntza

Automatizazio soluzio aurreratuenak eskaintzeaz gain, Fagor Automation ezaguna da bezeroari zerbitzu bikaina emateagatik. Fagor Automationek erraz ulertzen diren prestakuntzako dokumentazio eta materialak jartzen ditu bezeroen eskura, hala nola bideotutorialak, etab.

Gainera, Fagorrek beste pauso bat eman du bezeroen esperientzia errazteko: prestakuntza programa guztiak online plataforma berri batean daude eskuragarri, edozein tokitatik eta edozein unetan sartzeko moduan.