Ikastetxeei 3 ardatzeko makina bat 5 ardatzeko bat bihurtzeko modua aurkezteko helburuarekin, pasa den urtarrilaren 18an aurkezpen/demo bat egin zen IMH-Makina-erremintaren institutuan, eta Ikastetxe ugari joan zen bertara, TKNIKA, IMH eta FAGOR AUTOMATIONek gonbidatuta.
Bihurtze lan hori IMHk eta Fagor Automationek gidatu dute, prestigio ezaguneko enpresa batzuen laguntzarekin, eta soluzio alternatibo eta malgua lortu dute, teknologia hori erakusteko 5 ardatzeko makina bat erosi beharrik ez izateko. Igor Larrañagak esan zuenez (IMHko Fabrikazio Mekanikoko irakaslea), “erakutsi nahi dugu nola Ikastetxe batek, 3 ardatzeko makina bat edukita, kalitateko 5 ardatzeko makina bat eduki dezakeen eta 3+2 eta 5 ardatzeko hasierako prestakuntza eman, inbertsio ekonomiko nahiko txikia eginda”.
Aurkezpenaren lehen zatian, enpresa laguntzaile bakoitzak bere produktua makinaren egokitzapen horretan integratzeko modua aurkeztu zuen.
Alberto Fasanak, Fagor Automationeko Milling Technology Managerrak, 5 ardatzeko mekanizazioarekin zerikusia duten teknologietan Fagor Automationek dituen nobedadeez hitz egin zuen. Zergatik 5 ardatz? Alde batetik, merkatuaren joera naturala delako, izan ere, merkatuak makina eta teknologia aurreratuagoak behar ditu. Bestalde, abangoardiako sektoreek, hala nola aeronautikak edo energi sektoreak, pieza are konplexuagoak mekanizatu behar dituzte eta horretarako 5 ardatzeko makinak behar dituzte. Eta azkenik, gorantz doazen teknologia berriek ere, hala nola fabrikazio gehigarriak, 5 ardatzeko teknologia behar dute ”. CNC 8065a eskakizun horiei guztiei erantzuteko diseinatuta dago, aldi berean indartsu eta lanerako erraza baita, eta 4.0 industriarako prest dago. Bere aurkezpenean, Alberto Farsanak hauek izan zituen hizpide: zinematika motak, programazio estrategiak, prestazio bereziak, hala nola ardatz birtuala, #CSROT, zinematiken kalibrazioa, erreminten konpentsazioa, HSSA mekanizazio modalitateak, Dynamic Override, fresaketa trokoidala, 5 ardatzeko programazio bektoriala, talken kontrola, etab. (Ikusi bideo osoa albistearen bukaeran).
PCrako FAGORen CNC simulagailua oso tresna baliagarria eta osagarria da Ikastetxeetarako edo erabiltzaileentzat, benetako CNCak dituen prestazio berberak dituelako, makinan instalatutako CNC baten operatiba berberarekin, eta programak mugapenik gabe editatzen eta exekutatzen uzten duelako, eta, beraz, makinaren benetako konfigurazioa inplementatu ere egin daiteke. Horrela, ikasleak makina birtualaren gainean egin dezake lan bere programak benetako makinara igaro aurretik, edo irakasleak irakasteko materiala garatu dezake (dokumentuak, bideoak, argazkiak…) bere PCtik zuzenean. Simulagailuak , halaber, makina prest jartzeko erremintak eskaintzen ditu, benetako makinak abian jartzen irakasteko ikasleei (osziloskopioa, zirkuluaren doikuntza, analizatzaile logikoa…). Deskargatu doako bertsioa.
Lankidetzaren barruan, Delfín Componentes-ek Lehmanen 4. eta 5. ardatzeko CNC zatitzailea integratu du . Jon Azcuek aurkeztu zuen zatitzailearen abantailak eta makinetan mota horretako integrazioa egiteak dakarrena. “Kasu askotan CNCak itxita daude 4. eta 5. ardatzak integratzeko ahal izateko unean, eta FAGORekin eduki dugun esperientzian ikusi dugu CNC ireki bat duela, zeinarekin 4. Eta 5. Ardatzekin lan egin daitekeen”. Lehmann Suitzako enpresa bat da, eta 40 urte daramatza zatitzaileak fabrikatzen. Tamaina txikiko zatitzaileak dira eta, beste markako zatitzaileek ez bezala, bi errodamendu erradialekin eta bi axialekin egiten dute lan, karga ahalmen handiagoa eduki ahal izateko.
Zinematiken kalibraziorako beharrezkoa da makinak neurketarako zundak edukitzea, eta Renishaw-ek bere Primo sistemarekin lagundu du. Iñaki Beitiak (Renishaw Ibérica SAUko ASM eta Calibration Product Managerra) instalatutako produktuaz hitz egin zuen. Primo sistemak pieza neurketarako zunda bat dauka eta erreminta neurketarako beste bat, eta “pay per use” erako sistema baten antzera funtzionatzen du, 6 hilabeteko kredituko botoi batekin eta irakaskuntzarako laguntza sorta batekin. “Sistema interesgarria da eskoletarako, izan ere, kredituko botoia aktibo eta liberatu gabe dagoen bitartean sistema osoa garantian dago, epemugarik gabe”.
Bukatzeko, Bezzier-eko Josu Olaldek (Autodesk PowerMillen banatzailea Espainian) abiadura handian eta 5 ardatzetan aditua eta ezaguna den CAM honen abantailak azaldu zituen. Urteak dira Fagor Automation eta IMH PowerMillekin elkarlanean ari direla, eta oraingoan ere postprozesadorearekin lagundu digute, alabe aeronautiko baten mekanizaziorako programa optimizatu bat sortu baitu. “Ikastetxeei laguntzen diegu instalazioa abian jartzen laguntza teknikoa emanez, zalantzak argituz eta haiekin etengabe elkarlanean arituz. Hori da besteengandik bereizten gaituena”.
Ondoren, bertaratuak fabrikazio mekanikoko tailerrera joan ziren, eta han demo bat egin zen KOMDIA HM1060 makinan, hiru teknologia hauek erabiliz: 3+2 mekanizazioa arbasturako, 4+1 erdiakaberarako eta 5 ardatz jarraitu piezaren akaberarako.
Eskerrik asko hurbildu ziren Ikastetxe guztiei, proiektuan parte hartu duten enpresa laguntzaileei eta TKNIKAri, antolatzen eta gonbidapena bidaltzen laguntzeagatik.
Informazio gehiago: training@fagorautomation.es
IKUSI BIDEO OSOA (hizkuntza: gaztelania)