Makinetan lana egiten duten langileak beraien osotasun fisikorako arrisku potentzialez inguratuta daude.
Makinak betetzen dituen funtzioen arabera eraikita egon behar du eta doitze eta mantentze lanak egitea ahalbidetu behar du, langileak lan hauek egiten ari diren bitartean arriskuan jarri gabe eta fabrikatzaileak aurreikusitako baldintzapean egingo dira.
Aipaturiko neurri hauek ezartzen laguntzeko irizpide minimoak jasotzen dituzten direktiba eta araudi ezberdinak egin dira ahalik eta lan ingurune seguruenak izateko .
Segurtasun araudiak 90. hamarkadatik daude indarrean. Urteetan zehar, Fagor Automationek araudi horiei erantzuna kanpoko segurtasun kontrolagailuen bidez eman die, fabrikatzaileei beraien makinak segurtasunez egiten lagunduz.
Langileentzat lan inguru seguru bat sortzeko eta makinetan segurtasun sistemak txertatzea erraztu eta sinplifikatzeko helburuarekin Fagor Automationek AXD/SPD erregulatzaileen zertifikazioari ekin dio kanpoko zertifikazio independentearen bidez (TÜV).
Hilabeteetan zehar gure produktuetan eta fabrikazio prozesuetan eginiko analisi sakonaren ondoren, Fagor Automationek irizpide guztiak betetzen dituela egiaztatu ahal izan dute, ondorioz dagokion ziurtagiria emanez.