TXINA: Jesus Amezaga, eragin handieneko zuzendari espainiarren artean dago

Fagor Automation Asiako zuzendari gerentea, Jesus Amezaga, Txinako hamar zuzendari espainiar eraginkorrenen artean dago Expansion egunkariaren arabera. Txinan kokatuta dauden enpresen zuzendari espainiar eraginkorren talde horretan daude Garrigues, Tecnicas Reunidas, Banco Sabadell, Banco Santander… enpresetako zuzendariak besteak beste.

Amezaga 1998an joan zen Txinara, herrialdea oraindik Munduko Merkataritza Erakundean sartzeke zegoela. Gaur egun, Pekinen bizi da eta Asian zehar asko bidaiatzen du Fagor Automationeko eremu asiarraren arduraduna delako. Txina bera, Taiwan, Korea eta Pazifikoa estaltzen ditu makinen automatizaziorako sistemen fabrikazioaren sektorean.

Merkatu txinatarra makina erremintaren ekoizle eta kontsumitzaile nagusi bihurtu da, Asiako enplazamendu nagusi bihurtu da. Fagor Automationek duela 20 urte baino gehiago Asian ezartzeko erabaki egokiak bere fruituak eman ditu. Marka errekonozimendua lortu dugu eta gama erdi-altuko sektorearen merkatuan kokatzea lortu dugu eta horri esker, merkatu-kuota irabazten ari gara. Edonola ere, Txinan tentuz ibili beharra dago oso merkatu lehiakorra delako eta eboluzioa erabatekoa delako. Horregatik, “egunez egun borrokatu beharra daukagu” dio Amezagak.

Expansion.pdf