Zerbitzu kontratuen bitartez, estalita izango dituzu kontratupean dauden Fagorren ekipoetan gerta daitezkeen matxura guztiak (*).
Zerbitzua makinan bertan egiten da: erabilitako materialak, eskulana eta dietak.
(*) Fagor produktuarekin zerikusirik ez duten matxurak ez daude estalita.

Fabrikatzaileentzat / Banatzaileentzat / Erabiltzaileentzat eskuragarri, zerbitzu kontratua bezeroaren neurrikoa izango da:
Fabrikatzaileak / Banatzaileak: makinaren pakete osoa, makinaren azken xedea edozein dela ere.
Erabiltzaileak: kontrata daitezkeen Fagorren elementuak ere sartuko dira: CNCa / Erregulazioa / Motorra / Atzitzea.
Zerbitzu kontratuak ematen dituen abantaila gehigarriak:
Lehentasuna langile espezializatuen erantzun denboran eta jatorrizko ordezko piezetan.
Eskaintzak, deskatalogatutako ekipoen hardware eguneraketetan (upgrading).
Fagor berme standarra luzatzeko aukera ere badago, bezeroak behar duen urteetarako eta oso kostu lehiakorretan.
