Fagor Automationek zure inbertsioari etekinik handiena ateratzen lagunduko dizu balio bizitza osoan zehar errentagarriagoa, azkarragoa, fidagarriagoa, erabilerrazagoa eta programatzeko errazagoa bihurtuz.
Makinen produktibitatea maximizatzea.
Efizientzia hobetzea.
Fidagarritasuna handitzea.
Ekipamendua eta lan ingurunea modernizatzea.
Mantentze kostuak murriztea.
Jarri zuzenean harremanetan makina fabrikatzailearekin edo Fagor Automationekin, honetarako:
Birmoldaketak – Makinaren retrofit-ak
CNC ekipoen Upgrade-ak
Makina berrikustea eta optimizatzea
Makina berrikustea eta optimizatzea
- Osziloskopioa: ardatzak doitzeko laguntza tresna.
- Finetune: Makinaren kontrol loturak automatikoki optimizatzen dituen autodoikuntza, bezeroak eskatutako kalitate eta errendimendu handieneko mekanizazioak lortzeko.
- Zirkulartasun testa: mugimendu inbertsioetan ardatzen portaera hobetzeko prestazioa.
- Bode diagrama: makinaren maiztasun erantzuna ezagutzeko eta bibrazioak iragazteko aukera.
- Laser kalibrazioa: makinaren ardatzen lerrokadura eta doikuntza zehatza, makinaren errendimendua optimoa izan dadin.
- Konpentsazio bolumetrikoa: ahalik eta zehaztasun handiena lortzea, makinaren lana hiru dimentsiotan kontrolatuta eta akatsak automatikoki konpentsatuta, nahi den doitasuna eta tolerantzia izango duen pieza eskuratzeko.
- Datasafe: makina konfiguratzeko parametro guztien babeskopia egiteko soluzioa, behar izanez gero eskura izango duzuna.