Pasa den azaroaren 23an, Fabrikazio Aeronautiko Aurreraturako Tekniken Garapenerako Enpresa Elkarteak (AEDTFAA) Fagor Automation erakunde honetako bazkide oso izatea onartu zuen, bere batzar nagusian.Elkarte honetako kide izateak esan nahi du Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroko kidea dela automatikoki (aurrerantzean CFAA). CFAA ekimen publiko-pribatua da fabrikazio proiektuen garapenerako. Eusko Jaurlaritzaren inspirazioz eta babesarekin jaio zen, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren bitartez, bai eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartez ere, ITPk eta Danobatek gidatutako sektoreko enpresa talde batek eskatuta. Proiektu honi Euskal Herriko Unibertsitatea batu zitzaion ondoren, zentroaren kudeatzailea den heinean, eta Bizkaiko Parke Teknologikoa ere bultzada fasean.
Hemendik aurrera Fagor Automation CFAArekin elkarlanean arituko da, Fabrikazio Aurreratuko proiektuak bultzatzen, 4.0 Industriaren eremuaren barruan.
Fagor Automationen helburua da aeronautikaren industriari hauek ematea, besteak beste: automatizaziorako eta kontrolerako sistemetako azken aurrerapenak, bereizmen nanometrikoa duten posizio sentsoreak, konektibitataea, prozesuen monitorizazioa eta optimizazioa, mantentze lan prediktiboak, programazio aurreratua, fabrikazio gehigarria eta ultra doitasunezko mekanizazioa.
Makinen automatizaziorako eta kontrolerako produktuen garapenean eta fabrikazioan esperientzia handia duen enpresa da Fagor Automation. Zenbakizko kontrol sistemak ez ezik, encoder linealak eta angeluarrak ere fabrikatzen ditu kalitate eta fidagarritasuna handiko teknologia optikoarekin. Softwarea garatzeko duen ahalmena eta bezeroen premien araberako soluzio pertsonalizatuak eskaintzeko bere ekoizpen sisteman duen malgutasuna dira bere ezaugarri bereizgarriak. Gainera, sare komertzial eta tekniko zabala dauka, 50 herrialde baino gehiagotan, ordezkari propio eta banatzaileen bitartez.
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/CFAA/home